Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2018ko ekainaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2915

EDIKTUA, behin-behineko neurriak hartzeari buruzko 2/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Azpeitiko (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, behin-behineko neurrien 2/2018 prozeduran, epaia eman da. Prozedura hori Yina Rosmery Fuentes Flores-ek eskatuta hasi da, Alan Farid Flores Colindres-en aurka, garai bereko behin-behineko neurriei buruz. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

47/2018 AUTOA.

Epailea: Maria Laguna Muro.

Lekua: Azpeitia (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamazortziko apirilaren hamazortzia.

XEDATZEN DUT:

Baietsi egiten dut behin-behineko neurrien eskaera, Yina Rosmery Fuentes Flores-ek sustatua Alan Farid Flores Colindres-en aurka. Horrenbestez, behin-behineko neurri eta ondorio hauek erabakitzen dira:

1.– Yina Rosmery Fuentes Flores amari esleitzen zaizkio bi alaba adingabe komunen zaintza eta jagoletza: XXXXXXX, 2007ko irailaren 14an jaioa, eta XXXXX, 2011ko urriaren 29an jaioa.

2.– Alaba adingabe komunen gaineko guraso-ahala egikaritzea ere amari esleitzen zaio.

3.– Ez da bisita-araubiderik ezartzen aitaren eta alaba adingabeen artean.

4.– Aitak bi alaba adingabeen aldeko mantenu-pentsioa ordaindu beharko dio amari. Mantenu-pentsio hori, guztira, hilean 150 eurokoa izango da, eta hilabete bakoitzeko lehenengo bost egunetan sartu beharko du, amak adierazten duen kontu korrontean. Kopuru hori KPIaren aldaketen arabera eguneratuko da.

5.– Alaba adingabeek sortutako ezohiko gastuak bi gurasoek ordainduko dituzte, erdibana.

Kostuak ez zaizkio beren-beregi inori ezarriko. Beraz, alderdi bakoitzak berak sorrarazitako kostuak ordaindu beharko ditu, eta komunak, erdibana.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman ebazpenaren aurka ezin dela errekurtsorik jarri (PZL, 773.3 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Eta Alan Farid Flores Colindres demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hamazortziko apirilaren hogeita seian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala