Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2018ko ekainaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2902

IRAGARKIA, zeinaren bidez argitara ematen baita Donostiako «Miramar Jauregia» Kontsortzioa kudeatzen duen Fundazioaren Zuzendaritza Batzordearen 2018ko maiatzaren 16ko Erabakiarena. Erabaki hartan ezartzen dira «Miramar Jauregia» Kontsortzioak eskainitako zerbitzuen prezio publikoak.

Donostiako «Miramar Jauregia» Kontsortzioa kudeatzen duen Fundazioaren Zuzendaritza Batzordeak, 2018ko maiatzaren 16an egindako bilkuran, besteak beste, erabaki zuen «Miramar Jauregia» Kontsortzioak eskaintzen dituen zerbitzuen prezio publikoak ezartzea. Hauek dira prezio publiko horiek:

1.– Miramar Jauregiko lokalen alokairuagatik:

(Ikus .PDF)

a) Aretoak segidan bi egun baino gehiagotarako eskatzen badira, hirugarren egunetik aurrera prezio publikootan % 7ko deskontua egingo da, eta bosgarrenetik aurrera, ordea, % 15ekoa, hasierako prezio eta jardunaldiarekiko.

b) Egoitza Miramar Jauregian duten entitateek % 45eko deskontua dute.

c) (a) letra duten aretoak hutsik daude eta bezeroei dagokie muntaia.

d) (b) letra duten aretoak bileretarako muntaturikoak dira.

2.– Ikus-entzunezko baliabideen alokairuagatik:

(Ikus .PDF)

Ikus-entzunezko baliabideak egun bat baino gehiagorako erabiliz gero, prezio publikook % 25eko deskontua izango dute, bigarren egunetik aurrera.

3.– Partzuergoko administrazioek urtean jarduera ofizial bi egin ditzakete dohainik.

4.– Aurreko 1. eta 2. paragrafoetan aipatutako prezio publikoei indarrean dagoen Balio Erantsiaren gaineko Zerga aplikatuko zaie.

5.– «Miramar Jauregia» Kontsortzioak eskaintzen dituen zerbitzuen prezio publikoen % 30, gutxienez, ordainduko da zerbitzua bera eskatzen denean. Gainontzeko prezio publikoa zerbitzua ematen hasi baino lehenago ordainduko da.

6.– «Miramar Jauregia» Kontsortzioak eskaintzen dituen zerbitzuen prezio publikoak honako era hauetakoren batean ordaindu beharko dira:

a) Finantza-entitateetako txeke edo taloien bitartez.

b) Finantza-entitateetako transferentzia bidez.

Donostia, 2018ko maiatzaren 16a.

Donostiako «Miramar Jauregia» Kontsortzioa kudeatzen duen Fundazioaren Zuzendaritza Batzordeko lehendakaria,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala