Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2018ko maiatzaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2827

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 350/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko ZLUP.

Judizioa: 350/2016 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Claudia Pilarcina Quintana Guarda.

Abokatua: Jose Felix Marina Puertas.

Prokuradorea: Zigor Capelastegui Cristobal.

Demandatua: Edgar Agno Quispe.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-03-27an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten da Claudia Pilarcina Quintana Guarda-ren ordezkaritza prozesalak aurkeztu duen demanda, Edgar Agno Quispe-ren aurkakoa. Horrenbestez, hau erabakitzen da:

1.– Amak izango du XXXXX adingabearen zaintza eta jagoletza; guraso-ahala, berriz, jagoletza duen gurasoak egikarituko du modu esklusiboan.

2.– Jagoletza ez duen gurasoaren alde, bisita-araubide hau ezartzen da: jagoletza ez duen gurasoak adingabea bisitatu ahal izango du eta berarekin egon ahal izango da astean egun batez, asteazkenetan, eskolatik edo haurtzaindegitik ateratzen denetik 19:30era arte, betiere jagoletza duen gurasoak edo horren konfiantzazko pertsona batek gainbegiratuta.

3.– Edgar Agno Quispe-k bere diru-sarreren % 20 –gutxienez 150 euro– ordaindu beharko du mantenu-pentsio gisa, demandatzaileak adierazitako kontuan, hileko lehen bost egunen barruan; zenbateko hori urtero eguneratu ahal izango da, urte bakoitzeko urtarrilaren batean, Estatistika Institutu Nazionalak urtero argitaratutako Kontsumoko Prezioen Indizeak dituen aldaketekin bat etorriz.

Aurrekoaz gain, eta aparteko gastuei dagokienez, halakotzat hartuko dira salbuespenez sortutakoak izanik ohiko kontribuzio gisa hartu behar ez direnak; eta, bereaz, honako hauek sartzen dira: gizarte-segurantzak edo dagokion mutuak estaltzen ez dituen medikuak edo, estali gabe egonik, oso garestiak direnak, tratamendu psikikoak, aparatuak (lentillak, betaurrekoak, ortodontzia...) eta dagozkion mediku-sariak. Horiek erdibana ordainduko dituzte bi gurasoek, eta zaintza duenak agiri bidez justifikatu beharko du beharrezkoak direla eta zein den haien zenbatekoa eta, desadostasuna badago, onarpen judiziala eskatuko da.

Ez da berariaz kosturik ezartzen prozedura honetan.

Ebazpen hau irmoa denean, bidal bedi exhortoa dagokion Erregistro Zibilera, lekukotzarekin, dagokion inskripzioa egin dadin.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Edgar Agno Quispe demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2018ko apirilaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala