Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2018ko apirilaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
1913

EDIKTUA, apelazioaren gainean burututako 27/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Arabako probintzia Auzitegia Lehenengo Sekzioa.

Errekurtsoa: Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeari buruzko apelazioaren gainean burututako 27/2018 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatua eta demandatua: AXA Seguros Generales SA eta Marinsa SC.

Gaia: hitzezko judizioa.

Aipatutako errekurtsoan, ebazpena eman da, eta haren epaitzak honela dio, hitzez hitz:

Baietsi egiten dut Seguros Lagun Aroren aurka, Aseguruen Konpentsazio Kontsortzioaren izenean Estatuaren abokatuaren ordezkoak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, hiri honetako Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiak 2017ko urriaren 24an emandako epaiaren aurkakoa; errekurritutako ebazpena errebokatu egiten dut. Ebazpen horren ordez, beste ebazpen bat ematen dut zeinaren bidez, gainera, baietsi egiten baitugu partzuergo horrek Axa Seguros Generales SA aseguru-etxearen aurka jarritako demanda. Ondorioz, aseguru-etxe hori kondenatzen dugu partzuergoari Marinsa SCrekin batera eta modu solidarioan 4.550,12 euro ordaintzera, gehi, hala badagokio, legezko interesak, ordainketa egin zenetik epaia eman bitartekoak (% 25 gehituta) eta Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluarenak, epaia eman zenetikoak.

Lehenengo auzialdiko kostuak demandatukideei ezarri dizkiegu, eta bigarren auzialdian sortutakoak aipatutako aseguru-etxeari.

Ebazpen honen aurka ezin da jarri inolako errekurtsorik.

Marinsa SC alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala