Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2018ko apirilaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1868

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 160/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 160/2017 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Miren Agurtzane Aguirre Echevarria.

Alderdi demandatua: Providencia Villarta Romero.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:

129/2017 EPAIA

Epailea: Veronica Ponte Garcia epailea.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko azaroaren hirua.

Alderdi demandatzailea: Miren Agurtzane Aguirre Echevarria.

Abokatua: Josune Escota Bisbal.

Prokuradorea: Zigor Capelastegui Cristobal.

Alderdi demandatua: Providencia Villarta Romero.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Miren Agurtzane Aguirre andrearen legezko ordezkaritzak aurkeztutako demanda, Providencia Villarta Romero andrearen aurkakoa. Hori dela eta,

A) Alderdi demandatua kondenatzen dut demandatuari 4.076,02 euro ordaintzera, 007502701004401148958 maileguaren zor nagusi ordaindu gabe gisa. Kopuru horri esku-hartze judiziala gertatu zenetiko legezko interesak eta sortutako kostuak erantsi behar zaizkio.

B) Alderdi demandatua kondenatzen dut demandatuari 34 euro ordaintzera, fidatzaileari eragindako kostu gisa. Kopuru horri esku-hartze judiziala gertatu zenetiko legezko interesak eta sortutako kostuak erantsi behar zaizkio.

C) Demandatua prozesuko kostuak ordaintzera kondenatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Durango (Bizkaia), 2018ko martxoaren 6a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala