Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2018ko urtarrilaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
9

EDIKTUA, hitzezko judizioaren gainean bideratutako 296/2017 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 296/2017 hitzezko judizioa, apelazioa.

Errekurtsogilea: Contratas Elorrin SL.

Abokatua: Iñaki Berriozabal Careaga.

Prokuradorea: Maria Pilar Gago Carrillo.

Alderdi errekurritua: Floor Desing SL eta Microcemento MDN, SL.

Gaia: hitzezko judizioa.

Errekurtso horren gainean 319/2017 epaia eman da, 2017-12-04an. Hau dio epaitzak:

Ezesten dugu Contratas Elorrin SLren ordezkaritzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, 327/15 hitzezko judizioan emandako epaiaren aurkakoa. Epai hori Gernikako Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaileak eman zuen, 2016ko azaroaren 23an. Horrenbestez, aipatutako ebazpena berresten dugu, eta bigarren auzialdi honetan sortutako kostuak apelatzaileari ezartzen dizkiogu berariaz.

Errekurritzeko eratutako gordailua galduko du.

Justizia Administrazioaren letraduak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien gordailu-kontura.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik jarri.

Microcemento MDN SL demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko abenduren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala