Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2017ko urriaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5079

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 105/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 105/2016 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailea: Miren Itxaso Amorrortu Sagarzazu.

Alderdi demandatua: Salah Ben Amor Mansouri.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzea.

Aipatu errekurtsoaren gainean epaia eman da, zeinen epaitza honako hauxe baita:

EPAITZA

Baietsi egiten da auzitegietako prokuradore Rosario Sanchez Felix andreak Miren Itxaso Amorrortu Sagarzazu andrearen izenean eta hura ordezkatuz jarritako demanda, Salah Ben Amor Mansouri jaunaren aurkakoa, eta, beraz, honako neurri hauek erabaki dira:

– Miren Itxaso Amorrotu Sagarzazu andreari ematea XXXXX adingabearen guraso-ahala eta zaintza eta jagoletza, eta Salah Ben Amor Mansouri jaunari guraso-ahala kentzea, eta aitari ez zaio inolako bisita-erregimenik ezartzen.

– Demandatuak, XXXXX alabaren mantenurako, 200 euro ordaindu beharko ditu hilean, demandatzaileak adierazitako kontuan, hilaren lehenengo bost egunen barruan; eta kopuru hori, urte bakoitzeko urtarrilaren batetik aurrerako ondorioekin, Estatistikako Institutu Nazionalak edo erakunde hori ordezten duen organismoak ezarritako kontsumorako prezioen indizean izandako aldakuntzen arabera eguneratuko da. Aparteko gastuak bi gurasoek ordainduko dituzte erdibana, eta aparteko gastutzat hartuko dira beharrezkoak, ustekabekoak eta ohiz kanpokoak, eta aldizkakoak ez direnak, besteak beste: Gizarte Segurantzak edo gurasoen aseguruak hartzen ez dituen gastu medikoak, unibertsitateko matrikulak, errefortzurako ikastaroak, noizean behingo txangoak, ikastetxetik egindako bidaiak.

Kostuei buruzko erabakirik ez da hartzen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (1870 0000 39 0105 16). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. zenbakian aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Irun (Gipuzkoa), 2017ko irailaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala