Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2017ko urriaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5047

EDIKTUA, gauza komun bat zatitzeko egintzari buruz bideratutako 960/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 960/2016 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Maria Begoña Peña Arribas.

Abokatua: Juan Carlos Martinez Llamazares.

Prokuradorea: Marta Martinez Perez.

Demandatua: Juan Jesus Torres Bermejo.

Gaia: gauza komuna zatitzeko egintza.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-03-07an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut Marta Martínez Pérez andreak María Begoña Peña Arribas andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Juan Jesús Torres Bermejo jaunaren aurkakoa. Ez dut kostuen inguruko erabakirik hartzen. Horrenbestez, honako hau deklaratzen dut:

1.– Azkenduta geratu da María Begoña Peña Arribas andreak eta Juan Jesús Torres Bermejo jaunak izaera pribatiboarekin zuten jabekidetza, honako honen gainekoa: ezkontza-sozietatearen likidazio-titulua, etxebizitza honi dagokiona: Velázquez kalea 4, 2. B, Barakaldo (finka: 22046/ABIS). Barakaldoko Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 1120. liburukia, 847. liburua, 116. orria, 8. alta.

2.– Deskribatutako higiezina ezin da zatitu.

3.– Higiezin hori jendaurreko enkantean jarri behar da salgai, kanpoko lizitatzaileek parte hartzea dutela. Salmenta horretatik ateratzen dena, behin hipoteka-zama likidatuta, jabekideen artean banatuko da, bakoitzaren partaidetzaren proportzioaren arabera.

Erabaki horiek onartu eta betetzera kondenatzen dut demandatua.

Juan Jesus Torres Bermejo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2017ko maiatzaren 26a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala