Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2017ko urriaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
4764

EDIKTUA, 79/2017 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 79/2017 apelazio-errekurtsoa.

Alderdi apelatzailea: Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren Bizkaiko Zuzendaritza Probintziala. Zerbitzu Juridikoa.

Alderdi apelatua: Promociones Arenal Suquia, S.L.U. eta Gestión Cafe Boulevard Bilbao 1871, S.L.U.

Aipatutako errekurtsoan ebazpena eman da, eta hona hemen xedapen-zatia:

Salak erabaki du onartzea Gizarte Segurantzako Administrazioaren letraduak, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren izenean eta ordezkaritzan, Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko magistratuak 2015eko urtarrilaren 27an emandako autoaren aurka jarritako apelazio-errekurtsoa; auto hori erroilu honi dagokion jabari-hirugarrengotzari buruzko 468/14 judizioaren autoetan eman zen. Horrenbestez, erabaki dugu ebazpen hori baliogabetu eta horren ordez beste ebazpen bat ematea; ebazpen berri horren bidez, ezetsi egiten dugu, Promociones Arenal, Grupo Suquía, S.L.U.ren izenean eta ordezkaritzan, Bajo Auz prokuradoreak Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren aurka –Gizarte Segurantzako Administrazioaren eta auzi-ihesean den Gestión Café Boulevard Bilbao 1871, S.L.U.ren letraduak ordezkatuta– egindako jabari-hirugarrengotzari buruzko demanda; horrenbestez, absolbitu egiten ditugu demandatuak –gauzatzen ari den betearazpenari dagokionez– beren aurka aurkeztutako uzietatik eta auzi-jartzaileari auzialdiaren kostuak ezartzen dizkiogu. Gora jotze honen kostuak ez dizkiogu inori ezartzen berariaz, alderdi bakoitzak bereak ordaindu beharko ditu eta, gastu komunak, halakorik balego, erdibana.

Gestión Cafe Boulevard Bilbao 1871, S.L.U.ren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko irailaren 7a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala