Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2017ko urriaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4756

AGINDUA, 2017ko irailaren 22koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeko bokalak izendatzen dituena.

Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legearen lehenengo xedapen gehigarriak xedatzen du Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea sortzea, aholku-organo gisa, bi helburu betetzeko: Euskal Zuzenbide Zibilaren garapena sustatzea eta, zeregin horretan, Eusko Legebiltzarrari eta Eusko Jaurlaritzari aholku ematea.

Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordearen estatutuak onartzen dituen urriaren 4ko 140/2016 Dekretuaren bidez, organo horretako estatutuak onartu ziren. Estatutuen 7.e artikuluan ezartzen denez, Zuzenbide Zibilaren arloko eskumena duen Saileko titularra izango da Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeko lehendakaria, eta, kargu hori betetzen duen aldetik, berak izendatuko ditu Batzordeko bokalak.

Estatutuen 8. artikuluak, halaber, xedatzen du nortzuk izango diren Osoko Bilkurako kideak:

1.– Batzordearen Osoko Bilkuran, Batzordeko lehendakariaz gain, honako erakunde edo organo hauek kasuan-kasuan izendatzen dituztenak ere egongo dira:

a) Zuzenbide Zibilaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren Saileko hiru goi-kargudun.

b) Eusko Legebiltzarrak izendatutako ospe handiko hiru legelari.

c) Lurralde historikoetako batzar nagusiek izendatutako ospe handiko legelari bana; hiru, guztira.

d) Emakunde ordezkatzeko bat eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean Europako gaien gainean, ekonomia sozialaren gainean eta familia-politikaren gainean eskumena duten organoek izendatutako bana; lau, guztira.

e) Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko abokatu-elkargoek izendatutako bana; hiru, guztira.

f) Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko prokuradore-elkargoek izendatutako bana; hiru, guztira.

g) Euskal Herriko Notario Elkargoak izendatutako hiru pertsona, haien jatorriari dagokionez lurraldeen arteko oreka egokia aditzeko beharrarekin.

h) Erregistratzaileen Elkargoaren Euskal Autonomia Erkidegorako organizazioak izendatutako hiru pertsona, haien jatorriari dagokionez lurraldeen arteko oreka egokia aditzeko beharrarekin.

i) Euskal Herriko Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko zuzenbide-fakultateek izendatutako bana; hiru, guztira.

j) Zuzenbidearen Euskal Akademiak izendatutako bat.

2.– Era berean, Osoko Bilkurako kide izan ahalko dira:

a) Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoan dihardutenen artean izendatutako magistratu bat, Botere Judizialaren gobernu-organoak izendapen hori egitea eta eginkizun horretarako baimentzea erabakiko balu betiere.

b) Estatuko fiskal orokorrak Euskal Autonomia Erkidegoan dihardutenen artean izendatutako Fiskaltzako kide bat, betiere fiskal orokorrak, aipatu izapidetzeak tarteko, eginkizun horretarako baimentzea erabakiko balu.

Horrenbestez, dagozkion erakunde edo organoek proposatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta haien eginkizun eta jardun-arloak zehazten dituen azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.j artikuluak emandako ahalmen eta egitekoez baliatuz, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.7 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta urriaren 4ko 140/2016 Dekretuak onartzen dituen Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordearen estatutuetan jasotako manuetan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeko bokal honako hauek izendatzea, kasuan kasuko erakundeek edo organoek aurretik egindako izendapenak aintzat hartuta:

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak, Zuzenbide Zibilaren arloko eskumena duen aldetik, honako hauek izendatu ditu sail horretako goi-kargudunen artean:

– Sabino Torre Díez

– Elixabete Etxanobe Landajuela

– Tatiana González San Sebastián

Eusko Legebiltzarrak honako hauek izendatu ditu:

– Leire Imaz Zubiaur

– Juan Carlos Martinez Llamazares

– Alkain Oribe Mendizabal

Arabako Batzar Nagusiek honako hau izendatu dute:

– José Jaime Tapia Parreño

Bizkaiko Batzar Nagusiek honako hau izendatu dute:

– Nazario de Oleaga Páramo

Gipuzkoako Batzar Nagusiek honako hau izendatu dute:

– Luis Elicegui Mendizabal

Emakundek honako hau izendatu du:

– Elixabete Piñol Olaeta

Lehendakaritzak, Europako gaien gainean eskumena duen Saila den aldetik, honako hau izendatu du:

– Juan Jose Alvarez Rubio

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, ekonomia sozialaren eta familia-politikaren gaineko eskumena duen Saila den aldetik, honako hauek izendatu ditu:

– Francisco De Borja Iriarte Angel

– Santiago Larrazabal Basañez

Arabako Abokatuen Elkargoak honako hau izendatu du:

– Jorge Sanchez Moreno

Gipuzkoako Abokatuen Elkargoak honako hau izendatu du:

– Jone Elizarán Arruabarrena

Bizkaiko Abokatuen Elkargoak honako hau izendatu du:

– José Miguel Gorostiza Vicente

Bizkaiko Prokuradoreen Elkargoak honako hau izendatu du:

– Jaime Villaverde Ferreiro

Arabako Prokuradoreen Elkargoak honako hau izendatu du:

– Julian Sanchez Alamillo

Gipuzkoako Prokuradoreen Elkargoak honako hau izendatu du:

– Juan Ramon Alvarez Uria

Euskal Herriko Notario Elkargoak honako hauek izendatu ditu:

– Mario Martinez de Butron Martinez

– Jose M.ª de La Peña Cadenato

– Larraitz Franco Galarraga

Erregistratzaileen Elkargoko Euskal Autonomia Erkidegoko Dekanotzak honako hauek izendatu ditu:

– German Barbier Gaminde

– Asier Fernandez Ruiz

– Enrique Maside Paramo

Euskal Herriko Unibertsitateak honako hau izendatu du:

– Jacinto Gil Rodriguez

Deustuko Unibertsitateak honako hau izendatu du:

– Oscar Monje Valmaseda

Mondragon Unibertsitateak honako hau izendatu du:

– Izaskun Alzola Berriozabalgoitia

Zuzenbidearen Euskal Akademiak honako hau izendatu du:

– Andres Urrutia Badiola

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak honako hau izendatu du, Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten magistratuen artean:

– Antonio Garcia Martinez

Fiskaltzak honako hau izendatu du, Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten Fiskaltzako kideen artean:

– Jesus Izaguirre Gerricagoitia

2. artikulua.– Agindu hau interesdunei helaraztea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar oro jakitun egon dadin.

3. artikulua.– Izendapen hauek indarraldi mugagabea izango dute, harik eta, kasuan kasuko erakunde edo organoek erabakita, haien ordezkoak izendatzen diren arte. Karguagatik izendatu direnek kargua uztean utziko diote bokal izateari.

4. artikulua.– Bokalek Osoko Bilkuran parte hartu ahal izango dute, beren kabuz edo ordezkari edo ordezko gisa, eskuordetutako pertsonaren bidez. Eskuordetzen den kasuetan, eskuordetutako horrek ezin izango du beste inor eskuordetu.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honek sinatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 22a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala