Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2017ko abuztuaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4178

EDIKTUA, utzarazpenari buruzko 181/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: Hitz.jud.des. 181/2017.

Demandatzailea: Valentin Perez Nebreda.

Abokatua: Luis Javier Santafe Mendez.

Prokuradorea: Jose Antonio Hernandez Uribarri.

Demandatua: Mariama Quesso Jalo eta Mohammed Sylla.

Gaia:

Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2017-07-12an. Honako hau dio ebazpen horren epaitzak:

Baiestea Valentín Pérez Nebreda-ren izenean eta ordez auzitegietako prokuradore Hernández Uribarri-k egin duen demanda, eta, horrenbestez, Mohammed Sylla kondenatzea honako hauek ordaintzera: 7.695,00 euro jabetza entregatu arte sortu diren errentengatik eta 409,17 euro hornikuntzengatik. Gainera, itundutako interesak ordaindu behar ditu ez-ordaintze datatik osorik ordaindu arte. Kostuak demandatuari ezartzen zaizkio.

Mohammed Sylla demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko uztailaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala