Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2017ko abuztuaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4175

EBAZPENA, 2017ko uztailaren 20koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita Idazkaritzako lanpostuaren sailkapena hirugarren mailakotik bigarrenekora eta zeinaren bidez sailkatzen baitira Zamudioko Udaleko Kontu-hartzailetzako eta Diruzaintzako lanpostuak, estatu-mailako gaitasuna duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordeak.

Zamudioko Udalaren Osoko Bilkurak, 2017ko maiatzaren 4ko saioan, erabaki zuen Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzari eskatzea aipatu udaleko Idazkaritza bigarren mailako gisa sailka zezala.

Horri dagokionez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen (aurrerantzean, TAOL) 92.bis artikuluaren lehenengo zenbakian xedatutakoaren arabera, beharrezko diren hainbat egiteko publiko daude –idazkaritza, fede publikoa ematekoa eta aginduzko lege-aholkularitzakoa; eta aurrekontuaren eta ekonomiaren eta finantzen kudeaketaren barne-fiskalizazioa eta kontrola, eta kontabilitatea, diruzaintza eta diru-bilketa– toki-korporazio guztietan, eta horien erantzukizun administratiboa estatu-mailako gaitasuna duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordea dago.

Halaber, aipatu 92.bis artikuluaren laugarren zenbakian xedatzen duenez, Gobernuak, errege-dekretu baten bidez, arautuko ditu estatu-mailako gaitasuna duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak sortu, sailkatu eta ezabatzeko espezialitateak.

Hala ere, Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legearen (aurrerantzean, TAAI) zazpigarren xedapen iragankorraren arabera, TAOLren 92.bis artikuluan aurreikusitako araudia indarrean sartu arte, eta lege horretan xedatuari aurkaratzen ez zaion orotarako, indarrean egongo da aipatu artikuluaren aplikazio-eremuan barne hartutako funtzionarioei buruzko araudia. Horrenbestez, egun, bizirik diraute estatu-mailako gaitasuna duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzeko irailaren 18ko 1174/1987 Dekretuko eta estatu-mailako gaitasuna duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzko uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuko aurreikuspenek.

Horrela, uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuaren 2. eta 9. artikuluen arabera, estatu-mailako gaitasuna duten funtzionarioentzat gordetako lanpostuen sailkapena Autonomia Erkidegoko eskumena duen organoari dagokio, betiere, legez ezarrita dauden oinarrizko irizpideei jarraituz.

Orobat, aipatu 2. artikuluaren arabera, 5.001 eta 20.000 biztanle arteko udalerrietako eta 5.001 biztanle baino gutxiagoko baina 500.000.000 pezeta (3.005.060,52) euro baino aurrekontu handiagoa duten udalerrietako idazkaritzako lanpostuak bigarren mailako idazkaritzak dira, eta Idazkaritza azpieskalakoak diren –sarrerako kategoria– funtzionarioentzako gordetzen dira. Era berean, adierazten du bigarren mailako idazkaritza duten korporazioetako esku hartzen duten lanpostuek bigarren mailako esku-hartzeen izaera dutela eta Kontu-hartzailetza-Diruzaintza azpieskalakoak diren –sarrerako kategoria– funtzionarioentzat gordeak daudela, eta bigarren mailako gisa sailkatutako toki-korporazioetan, Diruzaintza izeneko lanpostu bat egon beharko dela, Kontu-hartzailetza-Diruzaintza azpieskalako estatu-mailako gaitasuna duten funtzionarioentzat gordea –TAAI onartu eta gero, ulertzen da artikulu horren f) letrako aurreikuspena indarrik gabe geratzen dela. Izan ere, horrek aurreikusten zuen ezen, bigarren mailako idazkaritza duten toki korporazioetan, taldekatugabeak Kontu-hartzailetzako lanpostu komun bakarrari eusteko, lanpostuen zerrendak zehazten duela Diruzaintzako lanpostua estatu-mailako gaitasuna duten funtzionarioentzat gordetakoa den edo behar bezala kalifikatutako bere funtzionarioren batek egin dezakeen lan hori–.

Ondorioz, ikusirik Zamudioko Udalaren aurrekontua arauz eskatutako gutxieneko zenbatekoa baino handiagoa dela (3.005.060,5) euro bere idazkaritza bigarren mailako gisa sailkatu ahal izateko, zuzendaritza honek erabaki du sailkapen horretarako prozedura hastea, 1732/1994 Errege Dekretuaren 2. eta 9. artikuluekin bat etorriaz. Prozedura horren instrukzio-aldian Bizkaiko Foru Aldundiak aldeko txostena eman du gaur egun hirugarren mailakoa den Idazkaritza lanpostua bigarren mailako gisa sailkatua izan dadin.

Ondorioz, Zamudioko Udaleko Idazkaritza (Idazkaritza azpieskalakoak diren funtzionarioentzat gordeta dago, sarrerako kategoria) bigarren mailako gisa sailkatzen da, eta, ondorioz, baita Kontu-hartzailetza-Diruzaintza lanpostua ere (Kontu-hartzailetza-Diruzaintza azpieskalan dauden funtzionarioentzat gordea, sarrerako kategoria), Zamudioko Udalak bere lanpostu zerrendan gehitu behar dituenak.

Horregatik guztiagatik, Udalak aurkeztutako eskabidea ikusirik, TAOLren 92.bis artikuluarekin eta 1732/1994 Errege Dekretuaren 2. eta 9. artikuluekin bat etorriaz, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 10. artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Zamudioko Udaleko Idazkaritza lanpostua bigarren mailako gisa sailkatzea. Lanpostu hori Idazkaritza azpieskalakoak diren –sarrerako kategoria– estatu-mailako gaitasuna duten funtzionarioentzat gordeko da.

Bigarrena.– Zamudioko Udaleko Kontu-hartzailetza lanpostua bigarren mailako gisa sailkatzea. Lanpostu hori Kontu-hartzailetza-Diruzaintza azpieskalakoak zdiren –sarrerako kategoria– estatu-mailako gaitasuna duten funtzionarioentzat gordeko da.

Hirugarrena.– Diruzaintza lanpostua Kontu-hartzailetza-Diruzaintza azpieskalako estatu-mailako gaitasuna duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako gisa sailkatzea.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen. Beraz, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Erakunde Harremanetarako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; hala xedatzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan, hargatik eragotzi gabe eskubidez onartutako bestelako aurkaratze-bideak erabiltzea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluari jarraituz, Zamudioko Udalak ezin izango du administrazioarekiko errekurtsorik jarri ebazpen honen aurka. Halere, errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, bi hileko epean, 29/1998 Legearen 45. artikuluan eta ondorengoetan ezarritakoari jarraituz. Lehenago eta epe berean, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritza honi eskatu ahal izango zaio ebazpen hau deuseztatu edo atzera bota dezala, 29/1998 Legearen 44.1 artikuluak xedatzen duen bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 20a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.


Azterketa dokumentala