Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2017ko abuztuaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4173

EBAZPENA, 2017ko abuztuaren 16koa, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiarena, zeinaren bidez handitu egiten baita ekintza humanitarioetarako laguntzen deialdira bideratutako diru-zuzkiduraren zenbatekoa, garapenerako lankidetzaren kargura, 2017ko ekitaldirako.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2017ko apirilaren 11ko Ebazpenaren bidez (apirilaren 25eko EHAA, 78. zk.), ekintza humanitarioetarako laguntzen deialdia egin zen, garapenerako lankidetzaren kargura, 2017ko ekitaldirako.

Ebazpen horren 1. artikuluak ezartzen duenaren arabera, deialdiaren zenbateko globala lau milioi eta zazpiehun mila (4.700.000) eurokoa da.

Bestalde, 2.a) artikuluak zehazten duenez, larrialdietarako eta ekintza humanitarioetarako laguntzetara bideratutako finantzaketa-lerro iraunkorraren diru-zuzkidura bi milioi eta hirurehun mila (2.300.000) eurokoa da.

Halaber, aipatutako artikuluaren bigarren paragrafoak adierazten duenez, zenbateko hori aldatu ahal izango da, eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan hartuta, eta laguntza hori ebatzi aurretik, baldin eta beste laguntza-deialdi batzuk gauzatzearen ondorioz amaitu gabeko aurrekonturik badago. Kasu horretan, eta aipatutako aurreikuspenean xedatutakoaren arabera, aldaketa hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren ebazpen baten bidez.

Zuzkidura osagarria dagoenez, eta larrialdietako eta ekintza humanitarioetako proiektu batzuk erantzuteko daudenez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren artezkaritza-kontseiluak onartu ostean, 2017ko maiatzaren 16ko saioan hartutako erabakiaren bitartez, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Zazpiehun mila (700.000) euroan handitzea Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2017ko apirilaren 11ko Ebazpenaren 1. artikuluan aurreikusitako zenbatekoa. Ebazpen horren bidez, ekintza humanitarioetarako laguntzen deialdia egiten da, garapenerako lankidetzaren kargura, 2017. urterako. Ondorioz, lau milioi eta zazpiehun mila (4.700.000) eurokoa izatetik, bost milioi eta laurehun mila (5.400.000) eurokoa izatera pasatuko da zenbateko hori.

2. artikulua.– Zazpiehun mila (700.000) euroko gehikuntza larrialdietarako eta ekintza humanitarioetarako laguntzen finantzaketa-lerro iraunkorrera bideratzea –Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2017ko apirilaren 11ko Ebazpenaren 2.a) artikuluan dago jasota–. Ondorioz, horren diru-zuzkidura, bi milioi eta hirurehun mila (2.300.000) eurokoa izatetik, hiru milioi (3.000.000) eurokoa izatera pasatuko da.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abuztuaren 10a.

Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia,

JUAN ANTONIO FERNÁNDEZ ERDOCIA.


Azterketa dokumentala