Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2017ko maiatzaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2168

EDIKTUA, hitzezko judizioaren gainean bideratutako 11/2017 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 11/2017 hitzezko judizioa (apelazioa).

Errekurtsogilea: Eva Maria Montero Lopez.

Abokatua: Fernando Canales Pinacho.

Prokuradorea: June Astobieta Valle.

Alderdi errekurritua: Maria Lourdes Gonzalez Fontao eta Vanesa Montero Lopez.

Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2017ko martxoaren 17an, eta honako hauek dira xedapenak:

«Partez baiesten dut Eva Maria Montero Lopez andrearen ordezkariak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegiko magistratuak 2016ko uztailaren 1ean emandako epaiaren aurkakoa. Epai hori 123/2016 hitzezko judizioan eman zuen, eta hor du jatorria erroilu honek. Horrenbestez, partez errebokatzen dugu ebazpen hori era honetan: demandatuek solidarioki demandatzaileari ordaindu beharreko 4.960 euroko zenbatekoa murrizten da; ebazpeneko gainerako erabakiak, berriz, bere horretan uzten dira, hemen erabakitakoari aurka egiten ez dioten neurrian. Ez da erabakirik hartzen bigarren auzialdi honetan sortutako kostuen inguruan.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.»

Vanesa Montero Lopez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko martxoaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala