Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2017ko otsailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
912

EDIKTUA, prekarioko desahuzioari buruzko 77/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Prekarioko desahuzio baten gainean, Antonio Gomez Bezanilla-ren aurka eta Jose Fernando Gomez Bezanilla-k eskaturik, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegian bideratutako 77/2016 hitzezko juduziaoren prozeduran, epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza honako hauek baitira:

119/2016 EPAIA

Eibarren, bi mila eta hamaseiko azaroaren bederatzian.

Nik, Gonzalo Martín Vázquez-ek, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko magistratu titular naizen honek, ikusi ditut prekarioko desahuzioari buruzko 77/2016 hitzezko judizioko autoak, zeintzuetan parte izan diren: deamndatzaile gisa, José Fernando Gómez Bezanilla-ren izenean eta ordez, epaitegietako prokuradore den Cristina Gabilondo Lapeyra; eta demandatu gisa, Antonio Gómez Bezanilla, zeina auzi-ihesean baita.

EPAITZA

Antonio Gómez Bezanilla-ren auka, José Fernando Gómez Bezanilla-ren izenean eta ordez Cristina Gabilondo Lapeyra prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik baiesten dut, eta beherago higiezinaa libre, utzik eta sarbidearekin auzi-jartzailearen esku uztera kondenatzen dut demandatua, zeinari ohartarazten zaio ezen kaleratua izango dela baldin eta esandako hori ez badu egiten legeak aurreikusi legetxe. Direlako higiezinak: Eibarren, Bustindui Tarren kaleko 16. zk., 2. solairua, eskuma, gangarako 2. Departamendu-eranskin –Eibarreko Jabetza Erregistroan jasotako finka, 5061 zenbakiarekin.

Prozedura honetako kostuak demandatuaren kontura izango dira.

Antonio Gomez Bezanilla demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamaseiko abenduaren hogeita hamarrean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala