Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2017ko urtarrilaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
519

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 314/2016 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 314/2016 apelazio-errekurtsoa.

Alderdi apelatzailea: Financiera El Corte Ingles E.F.C. S.A.

Alderdi apelatua: Joseba Perez Mayo.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako errekurtsoan, ebazpena eman da, eta honelaxe dio:

110/2016 AUTOA

Andreak:

Mahaiburua: Amelia andreak M.ª Elisabeth Huerta Sanchez.

Magistratua: Dña. Leonor Cuenca García.

Magistratua: Magdalena Garcia Larragan.

Bilbao, 2016ko azaroaren 9a.

SALAK ERABAKI DU:

Baiestea El Corte Inglés, S.A.ren finantza-ordezkaritzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaileak emandako 2016ko martxoaren 14ko Autoaren aurkakoa; auto hori 1428/2015 Judizio Monitorioaren autoetan eman zen ebazpen hori errebokatuz, zeina indarrik gabe geratzen baita. Gora jotze honek sortutako kostuak ez zaizkio beren beregi inori ezartzen.

Alderdi horri itzul bekio errekurritzeko egindako gordailu osoa.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik jarri.

Auto honen bidez erabaki, agindu eta izenpetu dute goian azaltzen diren andreek.

Alderdi apelatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko urtarrilaren 12a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala