Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2016ko azaroaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LAN ARLOKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4864

EDIKTUA, administrazio-egintzak aurkaratzeko bideratutako 304/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Maria Luisa Linaza Vicandi andreak, Bilboko Lan Arloko 8 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak, hau jakinarazten dut:

Lan Arloko Epaitegi honetan 304/2016 zenbakiarekin bideratutako administrazio-egintzak aurkaratzeko autoetan, dekretua eman da. Honako hauek eskatuta egin dira, Euskal Telebista, S.A.ren aurka: Ruben Abal Monteagudo, Lierni Agirrezabala Prieto, Aiert Arieta Araunabeña Asparosa, Hodei Arrausi Perez de Gereñu, Andrea Arrizabalaga Lorenzo, Itziar Benede Ramirez, Natalia Campo Dominguez, Yerai Diaz Ikaran, Odei Esnaola Ugalde, Endika Etxaide Ribes, Ainhoa Garate Lendinez, Amane Ibañez Goikoetxea, Ainhoa Irazusta Nuñez, Leire Lasa Yarza, Oihane Malkorra Tolosa, Oihane Mateos Oria, Itsaso Muñoz Rodriguez, Aner Murua Urkia, Arantxi Padilla Lopez, Ekain Pagola Lizarralde eta Joanes Segurola Errondosoro. Hona hemen dekretua:

707/2016 DEKRETUA

Justizia Administrazioaren letradua, dekretua eman duena: Maria Luisa Linaza Vicandi andrea.

Bilbao (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko urriaren hamaika.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Administrazio-egintza aurkaratzeari buruzko prozesu hau honako hauek sustatu dute: Ruben Abal Monteagudo, Hodei Arrausi Perez de Gereñu, Aiert Arieta Araunabeña Asparosa, Odei Esnaola Ugalde, Endika Etxaide Ribes, Amane Ibañez Goikoetxea, Ainhoa Garate Lendinez, Ekain Pagola Lizarralde, Lierni Agirrezabala Prieto, Yerai Diaz Ikaran, Andrea Arrizabalaga Lorenzo, Oihane Malkorra Tolosa, Itziar Benede Ramirez, Natalia Campo Dominguez, Oihane Mateos Oria, Itsaso Muñoz Rodriguez, Ainhoa Irazusta Nuñez, Leire Lasa Yarza, Aner Murua Urkia, Arantxi Padilla Lopez eta Joanes Segurola Errondosoro. Alderdi demandatua Euskal Telebista, S.A. da.

Bigarrena.– Adiskidetzeko eta judizioko egintzak egiteko zain egonik, demandatzaileak/demandatzaileek idazkia aurkeztu du/dute, espresuki demandan atzera egin duela/dutela adierazteko.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Adiskidetzeko eta judizioko egintzak egin aurretik auzi-jartzaileak demandan atzera egiten badu, prozesua aldez aurretik amaitzen da.

XEDAPENAK

Alderdi demandatzailea demandan atzera egindakotzat jo eta prozesu hau bukatutzat ematen da.

Ebazpen hau irmoa denean, artxiba bitez jarduketak.

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Aurkaratzeko modua: berrikuspen-errekurtsoa aurkeztuta epailearen aurrean. Errekurtso hori bulego judizialean aurkeztu behar da, idatziz, ebazpena jakinarazi eta hurrengo hiru egun baliodunen barruan. Idazkian zehaztu beharko da zein den ebazpenean dagoen arau-haustea (Lan Arloko Jurisdikzioari buruzko Legearen 188. artikuluaren 1. eta 2. zenbakiak).

Errekurtso horrek ez du ondorerik etengo, eta ezin izango da inola ere ebatzitakoaren aurka jardun (Lan Arloko Jurisdikzioari buruzko Legearen 188.1 artikuluaren bigarren lerrokada).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banco Santander bankuan duen Gordailuan eta Zainpean Uzteko Kontuan. Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da diru-kopuru hori zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurritzeko gordailua egitetik salbuetsita daude sindikatuak, doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak, Gizarte Segurantzaren araubide publikoaren onuradun edo langileak, Fiskaltza, Estatua, autonomia-erkidegoak, tokiko erakundeak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.

Hala dekretatzen eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Interes legitimoa duten guztiei jakinarazteko –ez baitakigu non duden–, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egin dut ediktu hau.

Hartzaileari adierazten zaio hurrengo jakinarazpenak bulego judizialaren iragarki-oholean egingo direla, honako hauek direnean izan ezik: autoa, epaia, prozesuari amaiera ematen dion edo gorabeherak ebazten dituen dekretua, edo epatzea.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko urriaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala