Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2016ko azaroaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 11 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4858

EDIKTUA, 123/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 123/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Maria Lourdes Gonzalez Fontao.

Abokatua: Josu Aldecoa Echezarraga.

Prokuradorea: Marta Ezcurra Fontan.

Demandatua: Eva Maria Montero Lopez eta Vanesa Montero Lopez.

Gaia.

Aipatutako judizioan, epaia eman da 2016-07-01ean; argitzeko autoa ere eman da, 2016-07-07an. Hauek dira epaitza eta autoa:

EPAITZA

Partez baiesten da Lourdes Gonzalez Fontao-k aurkeztu duen demanda, Vanesa Montero López-en eta Eva María Montero Lopez-en aurkakoa, zeinak kondenatzen baititut auzi-jartzaileari solidarioki ordaintzera 4.510 euro gehi epai honen hirugarren oinarri juridikoan adierazitako interesak. Ez da kostuei buruzko erabakirik hartzen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau legeak agindu bezala alderdiei, beronen aurka errekurtsorik ezin daitekeela aurkeztu adieraziz.

Eta nire epai honen bidez eman, agindu eta sinatzen dut. Epai honen lekukotza egin beharko da autoei eransteko.

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Zenbakia hauxe da: IBAN ES55 0049 3569 9200 05001274 eta oharretan 4748 0000 00 109715 kontzeptua. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

AUTOA

Ematen duen magistratua: Maria Cruz Aparicio Redondo andrea.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamaseiko uztailaren zazpia.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Prozedura honetan, 2016-07-01ean, epaia eman da, eta alderdiei jakinarazi zaie.

Bigarrena.- Ebazpen horretan honako paragrafoak ageri dira:

«Jakinaraz bekie ebazpen hau legeak agindu bezala alderdiei, beronen aurka errekurtsorik ezin daitekeela aurkeztu adieraziz.»

Hirugarrena.- Ofizioz ikusi da aurrez aipatutako ebazpenean oker adierazi dela haren kontra ezin dela errekurtsorik jarri.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 214.1 artikuluak zera ezartzen du: epaimahaiek ezin dituzte aldatu ebazpenak behin sinatuta; baina argi geratu ez diren kontzeptuak argitu eta akats materialak zuzendu ahal izango dituzte.

Artikulu horren 2. paragrafoaren arabera, argitzea edo zuzentzea, ofizioz egin ahal izango da, ebazpena argitaratu osteko bi egunen barruan; bestela, alderdiek edo Fiskaltzak egin ahal izango dute eskaera, epe berean, baina kasu horretan, jakinarazpena egiten denetik. Errakuntza material agerikoak edo aritmetikoak izanik, edozein unetan zuzendu ahal izango dira (PZLb, 214. artikuluko 3. idatzi-zatia).

Bigarrena.– Kasu honetan, aipatutako paragrafoa zuzentzen da; izan ere, ebazpenean ere ezartzen denez, haren kontra apelazio-errekurtsoa jar daiteke.

XEDAPENAK

1.– Erabakitzen da prozedura honetan 2016-07-01ean emandako epaia zuzentzea; horrenbestez, epaitik kendu egiten da honen bigarren aurrekarian adierazitako paragrafoa.

Sar bedi ebazpen hau epaien liburuan eta bidal bedi testigantza auto nagusietara.

Aurkaratzeko modua: auto honen aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, ebazpena jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (PZL, 214.4 artikulua).

Aurreko paragrafoan aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak, hala badagokio, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasiko dira (BJLO, 267,9 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura. Justizia Administrazioaren letraduaren sinadura.

Vanesa Montero Lopez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Epai horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa jar dezake; ez, ordea, argitzeko autoaren kasuan, horren aurka ezin daitekeelako jarri errekurtsorik.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko urriaren 17a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala