Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2016ko azaroaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
4607

EBAZPENA, 2016ko urriaren 21ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa prozedurarako deia egiten zuen apirilaren 12ko ebazpena (apirilaren 25eko EHAA, 77 zk.) aldatzen duena.

Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente Kategorian sartzeko hautaketa prozedurarako deia egiten zuen apirilaren 12ko Ebazpena argitaratu zen 2016ko apirilaren 25eko –astelehena– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 77. zenbakian.

Aipatutako Ebazpenarekin batera gai-zerrenda bat zegoen; eta horren arabera egitekoa zen oposizioko lehen proba (proba teorikoa, nahitaezkoa eta baztertzailea).

Gai-zerrendako gai batzuk Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeari buruzkoak ziren.

Beste inguruabar batzuk direla-eta, hautaketa prozesu honen hasiera denboran luzatu egin da, eta 2016ko urriaren 2an 30/1992 Legea indargabetu egin zen eta Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak eta 40/2015 Legeak ordeztu egin zuten.

Beraz, gai-zerrenda eguneratu egin behar da, izangaiek indarrean dagoen araudiaren arabera presta ditzaten probak eta ez indargabetua izan den araudiaren arabera.

Beste alde batetik, Deialdiaren zortzigarren oinarriaren lehen puntuak (2016ko apirilaren 12ko Ebazpena, apirilaren 25eko EHAA, 77 zk.) hitzez hitz ezartzen du: «Deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik bi hilabete igaro arte ez dira hasiko probak».

Oinarri honek Euskal Herriko Poliziaren Hautapen eta Prestakuntza Erregelamendua onartzen duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 45. artikuluko 1. puntuan ezarritakoa errepikatu baino ez du egiten.

Horretan oinarriturik, honako hau:

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2016ko apirilaren 12ko Ebazpenaren 1. eranskinean (apirilaren 25eko EHAA, 77 zk.) argitaratutako gai-zerrenda aldatzea, eta 4. gaia honela geratuko da idatzita.

«4.– 39/2015 Legea: Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearena: Herritarrek Administrazioarekiko harremanetan dituzten eskubide orokorrak. Administrazio-erregistroak».

Era berean, gai-zerrendako 9., 10. eta 11. gaiak Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoko urriaren 1eko 40/2015 Legean agertzen direnetan oinarritutakoak izango dira.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik bi hilabete igaro arte ez dira hasiko probak.

Ebazpen honen aurka, izapide-egintza izaera baitauka, ezin izango da administrazio-errekurtsorik jarri, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Arkauti, 2016ko urriaren 21a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala