Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2016ko urriaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
4602

IRAGARKIA, Ogasun eta Finantza Saileko Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordearena, Eusko Jaurlaritza informazio orokorreko aldizkako argitalpenez hornitzeko kontratazioaren lizitaziorako deialdia egiten duena (2017-2018)

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Finantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia

c) Agiriak eta informazioa eskuratzea:

1) Bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako kontratazio zerbitzua.

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Telefonoa: 945 01 85 17.

5) Telefaxa: 945 01 87 06.

6) Helbide elektronikoa: contratacion.rrgg@euskadi.eus

7) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

8) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2016ko azaroaren 14a.

c) Espedientearen zenbakia: KM/2017/006.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Xedearen deskribapena: informazio orokorreko aldizkako argitalpenak.

c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia: ez.

d) Gauzatzeko / entregatzeko tokia: plegu teknikoetan zehaztutako banaketa guneetan.

d) Gauzatzeko / entregatzeko epea: 2018ko abenduaren 31ra arte.

f) Luzapena onartzea: ez.

g) Esparru-akordio bat ezartzea (hala badagokio): ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (hala badagokio): ez.

i) CPV (nomenklatura erreferentzia): 22200000-2.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 173.077,00 euro.

5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

173.077,00 euro + 6.923,00 euro (BEZa), guztira 180.000,00 euro.

Bi urtetan banatuta:

– 2017: 86.538,50 euro + 3.461,50 euro (BEZ). Guztira: 90.000,00 euro.

– 2018: 86.538,50 euro + 3.461,50 euro (BEZ). Guztira: 90.000,00 euro.

6.– Eskatutako bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: aurrekontuaren % 5 (BEZa kanpo).

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk: karatulan ezarritakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko azaroaren 16ko 13:00ak.

b) Aurkezteko modua:

c) Aurkezteko tokia: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia kalea 1 (Lakua), M eraikineko 3. solairua.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 2 hilabete, proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak:

Eskaintza ekonomikoa: 60 puntu.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak:

Eskaintza teknikoa: 40 puntu.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizioetan oinarritutako irizpideei loturiko irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2016ko azaroaren 22ko 12:00ak.

b) Formuletan oinarritutako irizpideei loturiko irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2016ko azaroaren 29ko 12:00ak.

11.– Beste argibide batzuk.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura (461,52 €)

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net/w32-home/eu.

14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 19a.

Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea,

CARMELO ARCELUS MÚGICA.


Azterketa dokumentala