Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2016ko ekainaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OSASUN SAILA
2671

AGINDUA, 2016ko ekainaren 2koa, Osasuneko sailburuarena, 270/2004 Dekretuaren eranskina aldatzen duena (270/2004 Dekretua, abenduaren 28koa, farmazia-bulegoetan eta -biltegietan gutxienez egon beharreko medikamentuak eta osasun-produktuak ezartzen dituena).

Euskal Autonomia Erkidegoko ordenazio farmazeutikorako uztailaren 17ko 11/1994 Legearen helburua da herritarrei arreta farmazeutiko egoki eta homogeneoa emango zaiela bermatzea, eta, horrela, medikamentuak erraz eta bizkor eskuratzea. Lege hori garatzeko eta helburu hori betetzen dela ziurtatzeko, abenduaren 28ko 270/2004 Dekretua eman zen, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko farmazia-bulegoetan eta -biltegietan gutxienez egon beharreko medikamentuak eta osasun-produktuak ezartzen baitira. Gutxienez egon beharreko medikamentu horiek dekretu honen eranskinean zehaztu dira.

Dekretu horren azken xedapenetatik bigarrenean ezarritakoarekin bat etorriz, eranskina bost urterik behin berrikusi beharko da gutxienez, osasun arloan eskumena duen sailburuak emandako agindu bidez, interes terapeutikoa dutelako edo garrantzi berezia dutelako egokiak diren merkatu-berrikuntzetara egokitzeko.

Arau hori betetzeko, Farmazia Zuzendaritzak, lurralde historikoetako hiru farmazialarien elkargo ofizialetako ordezkariekin eta Farmaziako Ikuskaritzarekin adostu ondoren, eranskin hori berrikustea proposatu du, herritarren egungo eskari famakoterapeutikora hobeto egokitzen diren medikamentuak sartuz eta beste batzuk kenduz, hau da, zaharkituta geratu diren medikamentu eta produktu sanitarioak, ospitaleetan erabiltzeko geratu direnak edo merkaturatzeko baimenean aldaketak izan dituztenak kenduz.

Horiek horrela, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Abenduaren 28ko 270/2004 Dekretuaren eranskina aldatzea (farmazia-bulegoetan eta -biltegietan gutxienez egon beharreko medikamentuak eta osasun-produktuak ezartzen dituena); agindu honen eranskinean zehazten den bezala geratuko da idatzita.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta handik hilabetera sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 2a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala