Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2016ko maiatzaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1979

EBAZPENA, 2016ko apirilaren 12koa, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordio bat, Itsas- eta Arrantza-sektoreko Langileen Gizarte-babesa arautzen duen urriaren 21eko 47/2015 Legearen arlokoa.

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den akordioa egin ondoren, eta artikulu horren c) idatzi-zatian ezarritakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordio bat, honako lege honen arlokoa dena: 47/2015 Legea, urriaren 21ekoa, Itsas- eta Arrantza-sektoreko Langileen Gizarte-babesa arautzen duena (ikus eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 12a.

Araubide Juridikoaren sailburuordea,

SABINO TORRE DÍEZ.

AKORDIOA, ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO ALDEBIKO LANKIDETZA BATZORDEARENA, HONAKO LEGE HONEN ARLOKOA: 47/2015 LEGEA, URRIAREN 21EKOA, ITSAS- ETA ARRANTZA-SEKTOREKO LANGILEEN GIZARTE-BABESA ARAUTZEN DUENA

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak honako akordio hau hartu du:

1.– Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak, 2016ko urtarrilaren 12an egindako Akordioarekin bat etorriz, lantalde bat osatu zen, hain zuzen ere Itsas- eta Arrantza-sektoreko Langileen Gizarte-babesa arautzen duen 47/2015 Legeko, urriaren 21eko, 38, 39.c) eta 41. artikuluen inguruan sortutako eskumen-desadostasunak aztertu eta nola konpondu proposatzeko. Lantalde horrek aurrez egindako negoziaketekin bat etorriz, bi aldeek uste dute desadostasun horiek konponduta geratu direla, kontsiderazio hauek kontuan hartuta:

a) 47/2015 Legeko 38 eta 39.c) artikuluen aplikazioari eta interpretazioari dagokienez, alde biek adosten dute ezen, araua ematen den egunean indarrean den eskumen-banaketaren sistema erabiliko dela, eta, bereziki, funtzio eta zerbitzuak eskualdatzearen arloan, autonomia erkidego bakoitzarekin hitzartu xedapenekin interpretatuko direla haiek; eta guzti horren ondorioetarako, kasu honetan, abuztuaren 23ko 1946/1996 Errege Dekretuan xedatutakoa errespetatu beharko da –Osasun-asistentziaren arloan, Itsasoko Gizarte Institutuak dituen funtzioak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzko da dekretu hori.

b) Itsasoko Gizarte Institutuari dagokionez, itsas eta osasuneko lanbide-heziketaren arloan, 47/2015 Legeko 41. artikuluak aipatu eskumenak interpretatzeko, alde biek adostu dute ezen, araua ematen denean indarrean dagoen eskumen-banaketaren sistema errespetatuko dutela, eta, bereziki, funtzioak eta zerbitzuak eskualdatzearen arloan, autonomia erkidego bakoitzarekin bat etorriz interpretatuko direla haiek; eta guzti horren ondorioetarako, kasu honetan, azaroaren 5eko 1442/2010 Errege Dekretuan xedatutakoa errespetatu beharko da –hezkuntzaren arloan, Itsasoko Gizarte Institutuak dituen funtzioak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzko da dekretu hori.

2.– Lortutako akordioa dela-eta, bi alderdiek uste dute akordio honetan jasotako xedapenei buruzko desadostasunak konpondu direla, eta piztu den eztabaida amaitu dela.

3.– Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea 2016ko uztailaren 22a baino lehen, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Madril, 2016ko apirilaren 11.

Ogasun eta Herri Administrazioko Ministroa,

CRISTÓBAL MONTORO ROMERO.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala