Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2016ko maiatzaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1897

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 433/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako lehen auzialdiko 3 zenbakiko epaitegia.

433/2015, adostasunik gabeko dibortzioa.

Alderdi demandatzailea: Susana Alcain Arevalo.

Alderdi demandatua: Hamda Abdesslem Hadri.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatu judizioaren gainean ebazpena eman da. Hau diote idazpuruak eta epaitzak:

102/2016 EPAIA

Epailea: Maria De Pablo Guerrero.

Lekua: Donostia.

Data: 2016-04-01.

Alderdi demandatzailea: Susana Alcain Arevalo.

Abokatua:

Prokuradorea: Francisco Javier Fernandez Galarreta.

Alderdi demandatua: Hamda Abdesslem Hadri.

Abokatua:

Prokuradorea:

Judizioko gaia: dibortzioa.

ERABAKITZEN DUT:

Osorik baiesten dut Francisco Javier Fernández Galarreta auzitegietako prokuradoreak Susana Alcain Arévalo-ren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Hamda Abdesslem Hadri-ren aurkakoa. Horregatik, Errenterian, 2013ko irailaren 26an, burutu zen ezkontza –Susana Alcain Arévalo-ren eta Hamda Abdesslem Hadri-ren artekoa– dibortzio bidez desegindakotzat deklaratzen dut. Legezko ondorioak izango ditu horrek, epai hau irmo bihurtzen denetik aurrera, baina ez du fede oneko hirugarrenik kaltetuko, harik eta Erregistro Zibilean inskribatzen den arte.

Alderdi bati ere ez zaio ezartzen prozesuko kosturik.

Epai hau irmo bihurtzen denean, dibortzioaren gaineko erabakiaren irmotasuna lortuta, idazkari judizialak erabakiko du Erregistro Zibilari ofizioz jakinaraz dakiola, dagozkion idazpenak egin daitezen (Prozedura Zibileko Legearen 755. artikuluaren arabera).

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri behar da, eta, hori egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan. IBAN zenbakia hauxe da: ES55 0049 3569 9200 0500 1274; eta kontzeptua: 1847 0000 00 0433 15. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, bai eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.

Eta lehen auzialdi honetan behin betiko epaituz, erabaki eta sinatu dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Donostia, 2016ko apirilaren 1a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala