Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2016ko maiatzaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1844

EDIKTUA, 26/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 26/2014 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Lagun Aro Entidad de Previsión Social Voluntaria.

Alderdi demandatua: Joaquin Manuel Ferreira Barquero, Miguel Angel Ferreira Barquero eta Rafael Barquero Ferreira.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioaren gainean ebazpena eman da. Hau diote idazpuruak eta epaitzak:

78/2015 EPAIA

Epailea: Borja Llona García.

Lekua: Bergara (Gipuzkoa).

Data: bi mila eta hamabosteko irailaren hogeita hamarra.

Alderdi demandatzailea: Lagun Aro Entidad de Previsión Social Voluntaria.

Abokatua: Maria Ugarte Lucas.

Prokuradorea: Miguel Ángel Oteiza Iso.

Alderdi demandatua: Joaquin Manuel Ferreira Barquero, Miguel Angel Ferreira Barquero eta Rafael Barquero Ferreira.

Abokatua: Aitor Paulino Laca Muñoz.

Prokuradorea: Jose Alberto Amilibia Mugica eta Jose Alberto Amilibia Mugica.

XEDAPENAK

1.– Baiesten dut Oteiza epaitegietako prokuradoreak Lagun Aro, Entidad de Previsión Social Voluntaria merkataritza-sozietatearen izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako judizio arrunteko demanda, Joaquín Manuel Ferreira Barqueroren aurkakoa. Horrenbestez, azken hori kondenatzen dut 29.565,22 euroko printzipala ordaintzera, gehi diruaren legezko interesa demanda aurkezten denetik ebazpen honen egunera arte, ondotik sortuko da PZLren 576. artikuluko prozesuko berandutze-interesa zorra erabat ordaindu arte; kostuak ere demandatuari ezartzen dizkiot.

2.– Ezesten dut Oteiza epaitegietako prokuradoreak Lagun Aro, Entidad de Previsión Social Voluntaria merkataritza-sozietatearen izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako judizio arrunteko demanda, Miguel Ángel Ferreira Barqueroren eta Rafael Barquero Ferreiraren aurkakoa; kostuak auzi-jartzaileari ezartzen dizkiot.

Demandatuaren gaur egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bergara (Gipuzkoa), 2016ko martxoaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala