79. zk., 2016ko apirilaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1766
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 286/2014 prozeduraren ondoriozkoa.
Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa. 286/2014.
Demandatzailea: Yolanda Corral Vergara.
Abokatua: Juan Luis Villada Huerta.
Prokuradorea: Javier Iglesias Villada.
Demandatua: Carlos Javier Miguillon Rodriguez.
Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.
Judizio horretan, epaia eman da 2015-12-03an. Hona hemen epaitza:
Osorik baiesten dut Iglesias prokuradoreak Yolanda Corral Vergararen ordez aurkeztutako demanda, Carlos Javier Miguillon Rodriguezen aurkakoa (auzi-iheslaria dela deklaratuta dago bera); horrenbestez, dekretuz desegindakotzat jotzen dut Yolanda Corral Vergararen eta Carlos Javier Miguillon Rodriguezen arteko ezkontza. Horren ondorioz, epaia igorriko da kasuko erregistro zibilera, ezkontza-inskripzioaren orri-bazterrean dibortzio epaiaren oharra jartzeko.
Ez zaizkio berariaz inori kostuak ezartzen.
Carlos Javier Miguillon Rodriguez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Epai horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Getxo (Bizkaia), 2015eko abenduaren 3a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.