Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2016ko martxoaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1217

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko bideratutako 256/2015 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Irungo (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko epailea naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: epaitegi honetan 256/2015 jabari-espedientea bideratu da (traktuari berriro ekiteko jabari-espedientea) Martin Azpiroz Otamendi, Carlos Miranda Aristizabal, Emilia Miranda Aristizabal, Maria Pilar Miranda Aristizabal, Nicolasa Miranda Aristizabal eta Pablo Miranda Aristizabal jaun-andreek eskatuta, finka hauek immatrikulatzeko:

Segidako traktuari berriro ekingo zaio honela identifikatutako etxebizitza honi dagokionez: bigarren eskuina, eskaileretan gora, eskuinaldean txertatua, bigarren goi-solairukoa, C blokeko 7. zenbakiko atarikoa, bi bloke dituen etxebizitza-multzo batekoa, Soroeta inguruan eta Hondarribiko landazabaleko plan partzialaren 18-4 poligonoan. Finka honela dago erregistratuta: Karl Walter Lewy Stascheren izenean, zeinak erosi baitzuen 1965eko abuztuaren 9ko tituluaren bidez, Irunen egiletsitako eskrituran; lehen inskripzioan, Hondarribiko 4201. finka, 134. folioan, 253. liburukian, 74. liburuan.

Eta idazki honen bitartez eta egun honetako probidentzian erabakitakoaren indarrez, dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsonei –Susan Lane Reisen, Antonio Lewy Reisen eta Adoracion Barrera Baselgaez, eta jakin gabeko beste kalteturen bat–, hain justu ere, espedientean agertzeko aukera izan dezaten, beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko; ediktu hau argitaratu eta hurrengo hamar eguneko epean agertu beharko dute.

Irun (Gipuzkoa), 2016ko otsailaren 18a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala