Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2016ko martxoaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
1093

IRAGARKIA, hornidurako administrazio-kontratu hau lizitatzeko dena: Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetarako EA Eko lurralde historikoetako hauteskunde-txartelak eta kopia-paperean egiten diren aktak prestatzea eta banatzea (Espedientea: PE-020/16).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: PE-020/16.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Lote- banaketarik eta lote-kopurua: bai, 3.

c) Betearazpen-tokia: enpresa esleipendunaren instalazioetan egingo dira kontratuaren xedeko prestazioak.

d) Betearazpen-epea edo entregatzeko azken eguna: hauteskunde-egutegiak zehaztuko ditu epeak (ikusi baldintza teknikoen plegua).

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: prezioa da eskaintzak baloratzeko irizpide bakarra.

Eskaintza ekonomikoa: 100 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Zenbateko garbia: 157.024,80 euro. BEZa (% 21): 32.975,20 euro. Guztira: 190.000,00 euro, BEZa barne.

5.– Bermeak.

Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak lortzea.

a) Erakundea: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 87 73.

e) Telefaxa: 945 01 87 49.

f) Helbide elektronikoa: seg-kontratazioa@euskadi.eus

g) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net

h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko martxoaren 22a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez dagokio.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun tekniko eta profesionala: karatularen 29.2 puntuan aurreikusitakoaren arabera.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko martxoaren 23a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A» eta «B» gutun-azalak, administrazio-klausula zehatzen pleguak eta karatulako puntuek adierazten duten edukiarekin.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Segurtasuneko kontratazio-mahaia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoa irekitzen denetik hasita, zeinari beste hamabost egun baliodun gehituko zaizkion SPKLko 152.3 artikuluan aipatutako izapideak (balore ezohikoak edo neurriz kanpokoak) bete behar badira.

e) Aldagaiak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea: bai.

1) «B» gutun-azalak irekitzeko tokia:

a) Erakundea: Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren kontratazio-mahaia.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) B gutun-azalerako data: 2016ko apirilaren 7a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

Informazio administratiboa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

Informazio teknikoa: Segurtasun Saila – Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 11.

Kontratazio-mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala