Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2016ko martxoaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
976

EDINTUA, ezkontzaz kapoko seme-alabentzako neurriei buruzko 601/2015 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Laugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 601/2015, ezkontzaz kapoko seme-alabentzako neurriei buruzkoa.

Errekurtsogilea: Nnagbe Diomande.

Abokatua: Francisco de Borja Zabala Gonzalez.

Prokuradorea: Begoña Martin Gutierrez.

Errekurritua: Karamba Diawara eta Ministerio Fiscal.

Gaia.

Aipatutako errekurtsoan epaia eman zen 2016-02-03an. Honako hau dio ebazpen horren epaitzak:

EPAITZA

Ezkontzaz kapoko seme-alabentzako neurriei buruzko 734/2014 Autoetan, zeintzuetarik baitator errolilu hau, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbaiko epaile magistratuak emandako Epaiaren aurka, Nnagbe Diomande andreak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa baietsi egiten da; ezeztatu egiten da epai hura, aipatu errekurtsoegileak aurkeztutako demanda baietsi egiten da, Abdoul Karim Diomande Diawara adibgabeko semearen zaintza eta jagoletza errekurtso-egile horri esleitzen zaizkio, eta Karamba Diawara deamndatua honako honetara kondenatzen dut: bere semearen aldeko mantenu-pentsioa, dituen dirubideen % 10ekoa –sekula ere ez hileko 100 eurotik beherakoa– pagatzera; guztiarekin ere, auzialdi bietako kostuen gaineko erabakirik eman gabe.

Karamba Diawara demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko –PZLbko– 497.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko otsailaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala