Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2015eko urriaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4503

EDIKTUA, 231/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 231/2015 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Juan Ramon Goicoechea Larrabeiti.

Alderdi demandatua: Seguros Allianz aseguruak, General Técnica Industrial SL eta Francisco Javier Cagigas Ruiz.

Gaia: trafikoko hitzezko judizioa.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio:

Seguros Allianz aseguruen, General Técnica Industrial SLren eta Francisco Javier Cagigas Ruizen aurka, Juan Ramón Goicoechea Larrabeitiren ordez Fernández Galarreta prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik baietsi egiten dudanez gero, auzi-jartzaileari honako hauek solidarioki pagatzera kondenatzen ditut demandatuak: 3.298,19 euro gehi Aseguruen Kontratuei buruzko Legearen 20. artikuluan adierazitako berandutza-interesak, istripuaren egunetik hara sortutakoa. Prozeduran sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Alderdi demandatuko Francisco Javier Cagigas Ruiz demandatuaren gaur egungo bizilekua edo egoitza ezezaguna denez, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki du epaileak, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Donostia, 2015eko uztailaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala