Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2015eko martxoaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO BILBOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1134

EDIKTUA, gurasoen eta seme-alaben arteko neurrien gainean bideratutako 7/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Emakumearen aurkako indarkeriaren arloko Bilboko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: behin-behineko neurriak. 7/2014.

Alderdi demandatzailea: Javiera Andrea Mendicute Rivera.

Alderdi demandatua: Phillippe Wladimir Baez Cooz.

Gaia: gurasoen eta seme-alaben arteko neurriak.

Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio:

XEDAPENAK

1.– Phillippe Wladimir Baez Coozen eta Javiera Andrea Mendicute Riveraren behin-behineko banantzea erabakitzen dut, eta ezkontzako elkarbizitza-presuntzioa amaitu egiten da.

2.– Ezkontideek elkarri emandako baimenak eta ahalak ezeztatuta geratzen dira, eta, hartarako hitzarmenik ez badago, etxe-ahalaz baliatuaz beste ezkontidearen ondasun pribatiboak lotetsi ahal izateko aukera bertan behera uzten da. Ondorio horietarako, bietako edozeinek eskatu ahal izango du oharpena jaso dadila Erregistro Zibilean, eta, hala badagokio, Jabetza eta Merkataritza erregistroetan.

3.– Halaber, honako behin-behineko neurriak erabaki ditut:

– XXXXX adingabearen zaintza eta jagoletza Javiera Andrea Mendicute Rivera amaren esku uzten dira, zeinari baitagokio guraso-ahala esklusiboki baliatzea.

– Phillippe Wladimir Baez Cooz aitak, hilero, 100 euroko mantenu-pentsioa ordainduko du XXXXX adingabearentzat. Zenbateko hori aurreratuta ordaindu beharko da, hileko lehenengo bost egunetan, Mendicute Riverak horretarako adierazitako kontu-zenbakian. Diru-zenbateko hori urtero eguneratuko da, ebazpen hau eman eta hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera, Estatistika Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak argitaratutako KPIaren arabera.

– XXXXX adingabearen aparteko gastuak bi gurasoek ordainduko dituzte erdibana, aipatu gastuak elkarri justifikatu eta jakinarazi eta gero.

Eragindako kostuak ez dizkiot berariaz inori ezartzen.

Ebazpen hau betearazteko aldian, zordunak egin beharreko ekarpenak egiten ez baditu, komeni diren bermeko eta kautelako neurriak hartuko dira, ebazpenak eragina izan dezan.

Alderdi demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorrita, ediktu hau epaitegi honen iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko otsailaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala