Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2015eko otsailaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
722

EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 30ekoa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, Hezkuntza Berritzeko zuzendariaren 2014ko urriaren 31ko Ebazpena aldatzeko. Ebazpen horren bidez, helduen Hezkuntzako ikasleen elkarteentzako eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzako laguntzak eman ziren.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren, 2014ko ekainaren 11ko Aginduaren bitartez, helduen hezkuntzako ikasleen elkarteentzako eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzako laguntzetarako deia egin zen.

Eskabideak aurkeztu ondoren eta horiek Hautaketa Batzordeak aztertu eta ebaluatu ondoren, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak, helduen hezkuntzako ikasleen elkarteentzako eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzako diru-laguntzak esleitzen zituen 2014ko urriaren 31ko Ebazpena eman zuen. Ebazpenaren lehenengo artikuluan diru-laguntzak ematen ziren eta I. eranskinean zerrendatzen ziren. Aipatutako ebazpen horretako 1. eranskinean beheko taulan jasotzen diren guraso-elkarteak, bertan agertzen diren diru-laguntzak jaso zituzten.

(Ikus .PDF)

Jasotako diru laguntzaren justifikazioari buruz eta deialdiaren aginduko 15. artikuluan jarritakoa betetzearren goian jasotako guraso-elkarteak, ez moduan («Egindako gastuaren justifikazioa» delakoaren inprimaki normalizatua behar bezala beteta aurkeztea, ordura arte izandako gastuen faktura eta ordainagiriekin batera) eta ez denboran (2014ko abenduaren 10a baino lehen) ez dute dokumentazio justifikatzailea aurkeztu.

Deialdiaren aginduaren 16.3) artikuluarekin bat eginik, ematen diren epeetan emandako diru-laguntza justifikatu ezean Ebazpenaren aldatze prozesua eragingo dute, dagokion kopuruaren heinean, eta bere kasuan laguntzaren eskuratzeko eskubidearen galtzea eragingo da.

Hori guztia dela eta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Helduen hezkuntzako ikasleen elkarteentzako eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzako laguntzetarako diru-laguntzak esleitzen zituen 2014ko urriaren 31ko, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren ebazpenaren bitartez goian jasotzen diren guraso-elkarteei emandako diru laguntzak deuseztatzea.

Bigarrena.– Deialdiaren 16.1) artikuluan jasotakoaren arabera bere momentuan ordaindutako diru-laguntzaren % 75 itzultzeko eskatzea goian jasotzen diren guraso-elkarteei. Diru kopuru hori ebazpen hau jakin arazi eta gehienez ere 10 eguneko epean ondorengo edozein kontutan sartu beharko da:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita, hilabeteko apean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 30a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

MARÍA BEGOÑA GARAMENDI IBARRA.


Azterketa dokumentala