Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2014ko maiatzaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2376

EDIKTUA, adingabekoentzako familia-harrera amaitzeari buruz bideratutako 115/14 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: harrera amaitz. 115/14.

Alderdi demandatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia.

Alderdi demandatua: Concepcion Rubinos Vazquez.

Gaia: adingabekoentzako familia-harrera amaitzea.

Aipatutako judizioan, hitzez hitz honako hau dioen ebazpena eman da:

105/14 AUTOA

Epailea: Isabel Elexpuru Eguia andrea.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko maiatzaren hamalaua.

XEDAPEN-ZATIA

Isidro Rebollo Carazo eta Concepcion Rubinos Vazquez amaldeko aiton-amonek XXXXX adingabearen alde egindako familia-harrera iraunkor judiziala amaitu dela erabaki da.

Egin bedi auto honen lekukotza, eta eman bekio eskatzaileari.

Auto honen aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke epaitegian, ondorio bakarrarekin eta bost eguneko epean.

Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura. Idazkariaren sinadura.

Alderdi demandatuaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jakinarazpen-eginbidea Juan Carlos García Fernández jaunari egin ahal izateko.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko maiatzaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala