Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2014ko apirilaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1641

EBAZPENA, 2014ko apirilaren 3koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako karrerako pertsonal funtzionarioari gordetako lanpostuak betetzeko lehiaketan hutsik geratutako plazak betetzeko fasera deitzeko, Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren administrazioarekiko auzien aretoaren urriaren 4ko 519/2013 eta urriaren 23ko 549/2013 epaiak betez.

UPV/EHUko gerentearen 2011ko abenduaren 22ko Ebazpenaren bidez, lehiaketarako deia egin zen UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko.

Gerora, UPV/EHUko gerentearen 2012ko irailaren 11ko Ebazpenen bidez, behin betiko esleitu ziren lehiaketaren lehenengo fasean dei egindako lanpostuak eta hutsik geratutako plazen deialdia egin.

Azkenik, UPV/EHUko gerentearen 2013ko otsailaren 5eko Ebazpenak behin betiko adjudikatu zituen lehenengo fasean huts geratutako lanpostuak eta lehiaketan esleitutako lanpostu guztietarako kargu hartzeko data zehaztu.

Lehengo hau hala izanik ere, 2013ko abenduaren 12ko dataz, UPV/EHUko gerenteak zenbait neurri hartzea ebatzi zuen Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren administrazioarekiko auzien aretoaren urriaren 4ko 519/2013 eta urriaren 23ko 549/2013 epaiak betetzeko, lekualdatze-lehiaketari buruzkoak biak.

Neurri horien artean, bat zen prozedura lehiaketaren lehenengo faseko merezimenduen balioesteko momentura atzeratzea, egindako lanaren atala berriro ere balioetsi ahal izateko. Honetara, lehiakideek edozein administrazio publikotan aldi baterako pertsonal gisa egindako zerbitzuak balioetsiko ahal ziren, 2.4.2 oinarrian aurreikusitako puntuazioari jarraituz, hau da, jatorrizko kidego edo eskalan oinarrizko mailan eginda bezala.

Lehiaketaren oinarrietan aurreikusitako tramiteak egin ostean, UPV/EHUko gerentearen 2014.eko apirilaren 1eko Ebazpenak behin betikoz adjudikatu ditu lehenengo fasean dei egindako lanpostuak.

Ondoren, beraz, lekualdatze lehiaketaren lehenengo fasean hutsik geratutako lanpostuen deialdia egin behar da, lehenengo fasean titularrik gabe geratu diren lanpostuak sartuz, lanpostu berria lortu dutelako.

Ondorio honetarako, egintza eta tramiteen kontserbazioaren printzipioa aplikatuz, mantendu beharrekoak dira 2012ko irailaren 11ko ebazpenaren bidez dei egindako lehiaketan hutsik geratutako lanpostuen deialdian parte hartu duten pertsonek egindako eskariak, berriz ere, honako ebazpen honen bidez dei egiten delarik, arestian aipatutako bi epaian betetzeko hartu diren neurriak aplikatuz.

Hala ere, eskari horietan egin beharreko aldaketak egingo ahal dira, lekualdatze lehiaketaren lehenengo fasearen behin betiko adjudikazioak eraginda, bai parte hartu duten pertsonei nola deialdiaren helburuko lanpostuei dagozkienak.

Honengatik guztiarengatik, UPV/EHUko errektoreak Zuzendaritza Kontseiluaren egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko eta eginkizunak eskuordetzeko 2013ko urtarrilaren 30ean hartutako ebazpenean ezarritako eskumenak baliatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Dei egitea UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako karrerako pertsonal funtzionarioari gordetako lanpostuak hornitzeko lehiaketan hutsik geratutako plazak betetzeko fasea, Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren administrazioarekiko auzien aretoaren urriaren 4ko 519/2013 eta urriaren 23ko 549/2013 epaiak betez.

Bigarrena.– Bigarren fase hau arautuko duten oinarriak onestea, jarraian agertzen den moduan.

Hirugarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Ebazpen honen kontra, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio UPV/EHUko gerenteari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa administrazio auzietarako epaitegian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Leioa, 2014ko apirilaren 3a.

UPV/EHUko gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTETXE.

UPV/EHUKO ADMINISTRAZIO ETA ZERBITZUETAKO KARRERAKO PERTSONAL FUNTZIONARIOARI GORDETAKO LANPOSTUAK HORNITZEKO LEHIAKETAN HUTSIK GERATUTAKO PLAZAK BETETZEKO FASERAKO LEHIAKETA ARAUTUKO DUTEN OINARRIAK, EUSKAL AUTONOMI ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIAREN ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN ARETOAREN URRIAREN 4KO 519/2013 ETA URRIAREN 23KO 549/2013 EPAIAK BETEZ

1.– Lanpostuak.

Bigarren fase honetan hornitzeko dei egiten diren lanpostuak dira 2014ko apirilaren 1eko Ebazpenak lehiaketaren lehenengo fasean behin betiko lanpostua adjudikatu dien titularrek hutsik utzitakoak.

Dei egindako lanpostuen zerrenda agertzen da UPV/EHUko gerentearen 2012ko irailaren 11ko Ebazpenaren I. eranskinean, lehenago hutsik geratutako plazak betetzeko deialdia egin zuena, ondoko paragrafoan jasotako zehazpenekin bat etorrita.

Zerrenda horri, honako deialdi honek sartutako lanpostuak gehitu behar zaizkio, deialdi honen I. A eranskinean agertutakoak, eta zerrenda beretik kendu beharrekoak dira deialdi honek kendutako lanpostuak, ebazpenaren I. B eranskinean ageritakoak.

2.– Parte hartzeko betebeharrak.

2.1.– Oro har, lehiaketaren fase honetan parte hartzeko betebeharrak UPV/EHUko gerentearen 2011ko abenduaren 22ko Ebazpenaren 1. oinarrian ezarritakoak dira, ondoko atal hauetan zehazten diren baldintzekin.

2.2.– UPV/EHUko gerentearen 2012ko irailaren 11ko Ebazpenaren bidez bigarren faserako egindako deialdian eskaririk aurkeztu zuten pertsonek ofizioz sartuko dira deialdi honetako parte hartzaile gisa, baldin eta 2014ko apirilaren 1eko Ebazpenak ez badie lanposturik adjudikatu lehiaketaren lehenengo fasean.

Era berean, ofizioz sortuko da legokiokeen eskaria, non mantenduko baita lanpostuen lehenespen ordena, bere garaian egin zen bezala. Deialdi honek kanpoan utzitako lanpostuei (I. B eranskina) egindako eskariak baliogabetuta geratuko dira, egin ez balira bezala.

Pertsona hauek deialdi honek gehitutako lanpostuen artean (I. A eranskina) egingo ahal dute aukera. Horretarako, jada eginik dituzten aukeren ostean gehitu edo egindako horien artean tartekatu ahal izango dituzte, zein bere lehenespen ordena lortzeko.

2.3.– UPV/EHUko gerentearen 2012ko irailaren 11ko Ebazpenaren bidez dei egindako bigarren faserako deialdian eskaririk aurkeztu ez zuten pertsonek, nahiz eskaririk egiteko betebeharrak betetzen zituzten, parte hartu ahal izango dute deialdi honetan, beti ere 2014ko apirilaren 1eko Ebazpenak lehiaketaren lehenengo fasean lanposturik adjudikatu ez badie.

Pertsona hauek honako deialdi honek I. A eranskinean gehitutako lanpostuen artean egingo ahal dute aukera, ez besterik.

2.4.– UPV/EHUko gerentearen 2012ko irailaren 11ko Ebazpenaren bidez dei egindako bigarren faserako deialdian eskaririk aurkeztu ezin izan zuten pertsonek, garai hartan data berean eman zen ebazpenak lehenengo faseko destinoa esleitu zielako, parte hartu ahal izango dute deialdi honetan, beti ere 2014ko apirilaren 1eko Ebazpenak lehiaketaren lehenengo fasean lanposturik adjudikatu ez badie.

Pertsona hauek deialdi hau osatzen duten lanpostu guztien artean egingo ahal dute aukera.

2.5.– Parte hartu beharko du lehiaketa honen bigarren fasean, UPV/EHUko lanpostu batean 2012ko otsailaren 18an aldi baterako adskribaturik zegoen pertsonal funtzionarioak, betiere 2014ko apirilaren 1eko Ebazpenak lehiaketaren lehenengo fasean lanposturik adjudikatu ez badio. Hauen parte hartzea 2.2, 2.3 edo 2.4. atalaren arabera, zeini dagokionaren arabera.

Parte hartzera behartutako pertsonak, aurkeztu ez edo lanposturik lortu ez dutelarik, aldi baterako adskribatuko dira adjudikazioaren ostean hutsik geratutako plaza hutsetan. Lehenengo eta behin, parte hartu eta lanposturik lortu ez dutenak adskribatuko dira eta, ondoren, parte hartu ez dutenak. Hauen artean, UPV/EHUn egindako zerbitzuen antzinakotasunik handienetik txikienera eta, berdinketa balego, korrelatiboki finkatutako merezimenduen baremoan lortu ahal zen puntuazioaren arabera.

2.6.– Ezin izango dute parte hartu lekualdatze lehiaketaren bigarren fasean, lehenengo fasean parte hartu eta parte hartzea bertan behera utzi zuten pertsonek.

2.7.– Pertsona interesatu guztiek deialdi honetan eskaturiko baldintza orokorrak bete beharko dituzte, bai eta lehiaketaren lehenengo fasearen deialdia egiterakoan indarrean zegoen lanpostuen zerrendan aurreikusitakoak ere.

3.– Merezimenduen balioespena.

Deialdi honetara aurkezten diren merezimenduen balorazioa 2011ko abenduaren 22ko Ebazpenaren 2. oinarriaren arabera egingo da.

UPV/EHUko gerentearen 2013ko abenduaren 12ko Ebazpenean xedaturikoari jarraikiz, egindako lanaren atalean, edozein administrazio publikotan aldi baterako pertsonal gisa emandako zerbitzuak 2.4.2 oinarrian aurreikusitako puntuazioarekin bat etorrita balioetsiko dira, hau da, jatorrizko gorputz edo eskalaren oinarrizko mailan emandako gisa.

4.– Merezimenduak egiaztatzea eta betebeharrak.

4.1.– Merezimenduak eta baldintzak egiaztatuko dira 2011ko abenduaren 22ko Ebazpenaren 3. oinarrian zehazten den moduan.

4.2.– Pertsona interesatuak 2012ko otsailaren 18an eskatutako baldintza eta betekizunak bete eta alegatutako merezimenduak hobetu beharko dituzte.

5.– Eskariak aurkezteko eta onartzeko era.

5.1.– Eskariak aurkeztuko dira 2011ko abenduaren 22ko Ebazpenaren 6. oinarrian zehaztutako moduan, ebazpen honen II. eta III. eranskinetan argitaratzen diren ereduak erabilita (II. eranskina 2.2 ataleko pertsonek, eta III. eranskina 2.3 eta 2.4 ataleko pertsonek).

Eskariak aurkezteko epea hamabost lanegunetakoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.2.– Lehiaketaren Lehenengo fasean edo 2012ko irailaren 11ko erabakiaren bidez bigarren faserako egindako deialdian parte hartu duten pertsonak salbuetsita geratzen dira betebeharrak eta merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa agertzetik, salbu eta fase honetan eskatutako lanpostuek lehengoan egiaztatu ziren betebeharrez bestelakoak eskatzen badituzte edo erabaki honen 4.2. oinarrian aipatutako data baino lehenagoko betebehar edo merezimenduei badagokie.

5.3.– Eskariak aurkezteko epea behin amaituta, ezin ezingo da egin aldaketarik aurkeztutako eskarietan. Hala ere, eskaririk aurkeztu dutenek uko egingo ahal dio bigarren fase honetan parte hartzeari, puntuazioen behin-behineko zerrendari erreklamazioak egiteko ezarritako epearen barruan.

6.– Balorazio batzordea.

Balorazio batzordearen osaera UPV/EHUko gerentearen 2014ko otsailaren 24ko Ebazpenean argitaratutakoa izango da.

Aplikatzekoak izango dira 2011ko abenduaren 22ko Ebazpenean argitaratutako 4. oinarrian aurreikusitako tramitazio irizpideak.

Merezimenduak ez dira berriro balioetsiko, bere garaian alegatu ez direnak izan ezik, eta bereziki, edozein administrazio publikotan aldi baterakotasunez egindako zerbitzuen ingurukoak. Gainerako merezimenduek emandako balioespenari eutsiko diote, UPV/EHUko gerentearen 2012ko abenduaren 5eko Ebazpenaren bidez adjudikatuta, balorazio batzordeak prozesu hartako bigarren fasean aurkeztutako merezimenduen behin betiko puntuazioak onesteko 2012ko abenduaren 4ko Ebazpena aplikatuta.

7.– Lanpostuak esleitzeko lehentasunen hurrenkera.

2011ko abenduaren 22ko Ebazpenaren 5. oinarrian zehaztutakoa aplikatuko da.

8.– Lanpostuak esleitzea.

2011ko abenduaren 22ko Ebazpenaren 7. oinarrian zehaztutakoa aplikatuko da.

9.– Plaza jabetzan hartzea.

2011ko abenduaren 22ko Ebazpenaren 8. oinarrian zehaztutakoa aplikatuko da.

10.– Datu pertsonalen babesa prozesuaren bigarren fasean.

Lehiaketaren bigarren fasean datu pertsonalak lehen faseko baldintza berberetan kudeatuko dira.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala