Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2014ko apirilaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1640

EBAZPENA, 2014ko apirilaren 1ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, 2011ko abenduaren 22ko Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze-lehiaketan bete behar diren lanpostuak behin betiko esleitzen dituena.

2011ko abenduaren 22ko Ebazpenaren bidez, UPV/EHUko gerenteak lekualdatze-lehiaketarako deialdia egin zuen. Lehiaketa hori UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko zen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak lekualdatze-lehiaketari buruzko epai bi eman zituen. Epai horiek betetzeko, UPV/EHUko gerenteak zenbait neurri hartu zituen, 2013ko abenduaren 12an. Neurri horien artean hauxe agindu zuen: atzera egitea prozeduran lehen faseko merezimenduen baloraziora arte, «egindako lana» izeneko atala berriro baloratzeko.

2014ko otsailaren 18ko Akordioaren bidez, lehiaketako Balorazio Batzordeak balorazio berriaren ondorioz parte-hartzaileen merezimenduei emandako puntuak behin-behinean onartu zituen, eta epea zabaldu zuen, soil-soilik aldatu ziren merezimendu-ataletan erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

2014ko martxoaren 12an, Balorazio Batzordeak aurkeztutako erreklamazioak ebatzi zituen, zenbait aldaketa ofizioz egitea proposatu zuen, eta lekualdatze-lehiaketan parte hartu dutenek dauzkaten merezimenduen behin betiko balorazioa onartu zuen.

UPV/EHUko gerentearen 2014ko martxoaren 14ko Ebazpenaren bidez, deitutako lanpostuak behin-behinean esleitu zituen, eta erreklamazioak aurkezteko epea zabaldu zuen.

Behin epe hori amaituta, eta erreklamazioak ebatzita, une honetan lehiaketako fase honetan eskaini ziren lanpostuak behin betikoz esleitu egin behar dira.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

UPV/EHUko gerentearen 2011ko abenduaren 22ko Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze-lehiaketako lehenengo fasean eskaini ziren lanpostuak behin betiko esleitzea. Esleipenaren emaitza ebazpen honen eranskinean agertzen da. Bertan adierazten da zein parte-hartzailek lortu duen lanpostua, eta zein den lanpostu hori.

Lanpostuaren jabetza hartzeko data hutsik geratutako lanpostuak betetzeko fasean deitutako lanpostuak behin betikoz esleitzen dituen ebazpenean zehaztutakoa izango da.

7.3 oinarrian ezarritakoaren haritik, honako ebazpen honen bidez esleitutako lanpostuei ezin izango zaie uko egin. Salbuespena izango dira lanpostuaren jabetza hartzeko eguna baino lehen lehiaketa publikoaren bidez beste lanpostu bat lortzea, ustekabean sortutako ezintasuna, zerbitzu ez aktiboko egoerara pasatu izana edo deialdia egin duen organoak behar bezala arrazoitutako aparteko egoera bereziak. Lehiakideak horien berri eman beharko du.

ERREKURTSOAK

Ebazpen honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio UPV/EHUko gerenteari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazio auzietarako epaitegian, bi hilabeteko epean, egun horretatik hasita.

Leioa, 2014ko apirilaren 1a.

UPV/EHUko gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTETXE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala