Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2014ko martxoaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1487

EDIKTUA, 221/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 221/10 prozedura arrunta bideratu da, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Graficas Monterreina, S.A.U. enpresak eskatu du judizioa, De Luxe Communication, S.L. eta Estudios Durero, S.L. enpresen aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

196/13 EPAIA

Epailea: Maria Esther Gonzalez Rodríguez andrea:

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamahiruko azaroaren hogeita bederatzia.

Alderdi demandatzailea: Graficas Monterreina, S.A.U.

Abokatua: Juan José Ruiz Sanz.

Prokuradorea: Marta Arruza Doueil.

Alderdi demandatua: De Luxe Communication, S.L., auzi-ihesean dagoena. Estudios Durero, S.L.

Abokatua: Miguel Angel Heras Aparicio.

Prokuradorea: Gabriel Marcos Rico.

Judizioko gaia: judizio arrunta.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Marta Arruza Doueil prokuradoreak, Graficas Monterreina, S.A.U.ren izenean eta hura ordezkatuz, jarritako demanda, auzi-ihesean den De Luxe Communication, S.L.ren aurka. Beraz, demanda bidezkoa dela deklaratzen dut, eta, ondorioz, auzi-jartzaileari 27.962,96 euro gehi ebazpen honen hirugarren zuzenbidezko-oinarrian zehaztutako legezko interesak ordaintzera kondenatzen dut demandatua. Judizioan sortutako kostuak berariaz ezartzen dizkiot demandatuari. Estudios Durero, S.L. –Gabriel Marcos Rico prokuradore bidez aritu dena– absolbitu egiten dut demanda-idatzian egindako eskarietatik, eta haren kostuak auzi-jartzaileari ezartzen dizkiot.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4750 0000 00 0221 10. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori kontsignan utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta De Luxe Communication, S.L demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko, eman eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko martxoaren seian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala