Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2013ko abuztuaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU SAILA
3500

EBAZPENA, 2009ko martxoaren 9koa, Ingurumeneko sailburuordearena, metalezko piezak tratatzeko jarduerarako ingurumeneko baimen bateratua emateko dena, Vitoria-Gasteizko udalerrian (Araba) eta Electrocromo SAL enpresak sustatua.

AURREKARIAK:

2007ko urriaren 30ean, María Isabel Moraza andreak, Electrocromo SAL enpresaren izenean eta ordezkaritzan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2006 Legeak xedatutakoaren arabera, Vitoria-Gasteizko udalerrian (Araba) metalezko piezak tratatzeko. Eskaerarekin batera Vitoria-Gasteizko Udalean egindako hirigintza-txostenaren eskaera eta ondorengo agiri teknikoak igorri ziren:

● «Ingurumeneko Baimen Bateratuaren oinarrizko proiektua. Electrocromo SAL» (2007ko urria).

● «Laburpen ez-teknikoa» (2007ko urria).

Erreferentziako baimena eskatzeko unean, Electrocromo SAL enpresak, besteak beste, jarduerarako eta zabaltzeko baimenak zituen. Baimen hori aluminioa anodizatzeko jarduerarako eman zen. Halaber, enpresa sustatzaileak baimen hauek zituen: hondakin-urak kolektorera isurtzeko baimena, 2005eko ekainaren 15ekoa, isurketen arloan indarrean den araudian xedatutakoari jarraituz; eta atmosfera kutsa dezakeen instalazio gisa aritzeko behar diren ziurtagiriak, 2005eko ekainaren 10ekoak, atmosfera babesteko indarrean den araudian xedatutakoari jarraituz.

2008ko otsailaren 18an eta 2008ko uztailaren 4an, ingurumen-organoak agiri osagarriak txertatzeko eskatu zion sustatzaileari, eta espedientea 2008ko uztailaren 22an osatu zen.

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak 2008ko urriaren 10ean emandako ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, Electrocromo SAL enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2008ko urriaren 29an. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan iragarri zen 2008ko urriaren 26an, eta ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.

Jendaurrean jartzeko izapidetze-epea bete ondoren, alegazio-idazkirik aurkeztu ez zela egiaztatu zen.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2008ko abenduaren 12an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Vitoria-Gasteizko Udalari eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, espedientean ageri den emaitza jasoz.

2009ko otsailaren 12an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Electrocromo SAL enpresaren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako ebazpen-proposamena gehituta.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoa betez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta -lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusia dutenak.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluari jarraituz, ingurumeneko baimen bateratua behar da 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua aplikatzeko den instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten Herri Administrazio guztien artean koordinatuko den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era beran, indarrean dagoen araudian aurreikusitako ingurumen-baimen guztiak administrazio-egintza bakar batean bildu nahi izan dira. Electrocromo SAL enpresak aurkeztutako proiektuaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuak sortzeko baimena; saneamendu-sare orokorrera isurketak egiteko baimena; eta ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta hari aurre hartzeari dagozkionak. Espedientean parte hartzen dutela frogatzeko, bestelako administrazio eta erakunde eskudunek egindako txostenak aurkeztu dituzte.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuak, Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuei buruzkoak, aurreikusten duen jarduera sailkatuetarako udal-baimenaren prozedura ordezkatzen du; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko guztian ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Electrocromo SAL enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Herriko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gain, espedientean sartu dira Vitoria-Gasteizko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak.

Instalazioak isur ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenen erabilera eta aplikatzeko den arloko legerian ezarritako baldintzak. Zehazki, azal metaliko eta plastikoen tratamenduaren inguruko (Reference Document on Best Available Techniques for the Surface Treatment of Metals and Plastics) BREF agiriaren edukia hartu da kontuan, Europako Batzordearena eta 2006ko abuztukoa. Gainera, arloko araudiari dagokionez, kasu honetan apirilaren 30eko 782/1998 Errege Dekretua aplikatu behar da. Dekretu horren bidez, apirilaren 24ko 11/1997 Legea garatzeko eta betetzeko Araudia, ontziei eta ontzi-hondakinei buruzkoa, eta urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretua, zenbait jardueratan disolbatzaile organikoak erabiltzean sortzen diren konposatu organiko hegazkorren isuriak murrizteari buruzkoa onartzen dira.

Espedienteko txostenak aztertu eta proiektuaren osotasunaren ingurumen-ebaluazioa egin ondoren, ebazpen-proposamena sinatu eta Electrocromo SAL enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da.

Organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako legearen 13. artikuluan eta Ingurumen eta urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren, Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duenaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2009ko otsailaren 12an emandako ebazpen-proposamena; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzkoa; uztailaren 1eko 16/2002 Legea, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; urriaren 25eko 340/2005 Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duena; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta aplikatzeko den gainerako araudia, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Egoitza soziala Vitoria-Gasteizko udalerriko (Araba) Betońoko Ateko 19an eta IFK: A-01038025 zenbakia duen Electrocromo SAL enpresari ingurumeneko baimen bateratua ematea, Vitoria-Gasteizko udalerrian metalezko piezak tratatzeko jarduerarako, ebazpen honen bigarren atalean zehaztutako baldintzekin.

Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 2.6 kategorian sartuta dago, «Metalen eta plastikozko materialen gainazala prozedura elektrolitiko edo kimiko bidez tratatzeko instalazioak, tratamendurako erabilitako kubeten edo lerro osoen bolumena 30 m3-tik gorakoa denean» izenekoan.

Electrocromo SAL enpresa Vitoria-Gasteizko udalerriko (Araba) Betońoko Ateko 19an dago. Lursailaren azalera orokorra 1.950 m2-koa da, bi lur zatitan banatuta.

Jarduera metalezko piezak tratatzea da, tamaina ezberdinetako piezak, bi metrotik beherakoak, zinkeztatu, kobreztatu, nikeleztatu eta anodizatzeko prozesu baten bidez. Lantegiaren ekoizte-ahalmena nikel/kromo/zink-sailean urtean 921 t pieza tratatukoa da, eta anodizatze-sailean 274 t pieza tratatukoa.

Estali beharreko piezak zenbait prozesutatik datoz (galdaketa, moldekatzea, galdaketa injektatua, ijezketa, estanpazioa, mekanizazioa, etab.), eta estali beharreko materiala aluminioa da.

Piezei aurrez garbiketa-tratamendu bat ematen zaie, aurreko prozesuetako hondakinak eta oxidoak ezabatzeko, eta bainuen itsaspen hobea lortzeko. Piezak zenbait bainu dituzten kubetetan murgilduta lortzen da estaldura.

Koipegabetu, desugertu, aktibatu eta neutralizatzeko tratamendu batzuk egiten dira tratamendu nagusiaren aurretik, hots, ioi metaliko edo elektrolitoen disoluzio batean murgildutako piezaren azalaren gainean metal-geruza fin batzuk elektrokimikoki itsastea, zinkeztatuz eta anodizatuz.

Ondoren, estalduraren korrosio-kontrako ezaugarriak eta ezaugarri funtzionalak hobetzeko (pasibatzea, zigilatzea) estaldura kimikoak egiten dira, eta piezak lehortzen dira.

Anodizazioan zehar egindako leuntze kimikoan eta satinatzean isuriak sortzen dira, eta gas-garbigailu baten bidez bildu eta arazten dira, atmosferara irten aurretik. Era berean, isuri barreiatuak sortzen dira estatiko-lerroko kobre- eta zink-lerroan, dunbal-lerroan, anodizatze-lerroan, eta prozesu ez-automatizatukoan.

Electrocromo SAL enpresan sortzen diren hondakin arriskutsuak araztegiko opilak, disoluzio azidoak, satinatze-prozesuko baseak, zigilatze-prozesuko bainu agortua, ontzi huts kutsatuak eta fosfatatzeko lohiak dira. Hondakin horiek ekoizte-prozesuan, lantegiko mantentze-lanetan eta eragiketa osagarrietan sortzen dira. Sortutako hondakin ez-arriskutsuak txatarra, plastikoak eta zura dira.

Ur beltz eta industria-uren sare bereizia dago, kolektorera doana.

Proiektuak, besteak beste, teknika erabilgarri onenak (TEO) izan daitezkeen ondorengo neurriak hartzen ditu barne: leuntze kimikoan eta satinatzean gasen garbiketa-dorrea ezarriz isuriak murriztea; isurtzeko urak araztegian tratatzea; uraren kontrol automatikoa hozte-sistemetan, eta prozesuko kubetak estaltzea bero-galerak saihesteko.

Bigarrena.– Electrocromo SAL enpresak Vitoria-Gasteizko udalerrian (Araba) metalezko piezak tratatzeko jarduera ustiatzeko ondorengo baldintzak eta eskakizunak jartzea:

A) Administrazioarekiko harremanen arduradunari buruz emandako datuetan aldaketarik badago, Electrocromo SAL enpresak aldaketa horien berri emango du Ingurumen Sailburuordetzan.

B) Neurri babesle eta zuzentzaileak sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

B.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

B.1.1.– Baldintza orokorrak.

Electrocromo SAL enpresaren lantegia ustiatzean egingo diren isuri atmosferikoek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako isurtzeko muga-balioak gaindituko.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri ez-zarratuak biltzea teknikoki edota ekonomikoki bideragarria ez denean, edo ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurriak hartuko dira ustekabeko isuririk ez egiteko, eta egiten direnak giza osasunerako eta gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta zainduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

B.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Electrocromo SAL enpresaren instalazioak ondoko fokuak ditu, indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:

(Ikus .PDF)

Gainera, ondoko isuri barreiatuak sortzen dira:

● Zinkeztatze/kromoztatzeko tailerrean: disolbatzailea eta azido klorhidrikoa.

● Anodizatzeko tailerrean: azido sulfurikoa.

● Estatiko-lerroan: kobre-kubetak.

● Dunbal-lerroan: zinkeztatzea.

● Prozesu ez-automatizatuko lerroan: zinkeztatze/zianuroztatzea eta desnikeleztatzea.

Electrocromo SAL enpresak bainu hauetako isuriak biltzeko eta arazteko sistemak instalatu beharko ditu:

● Estatiko-lerroetan: kobre-kubetak.

● Dunbal-lerroan: zinkeztatzea.

● Prozesu ez-automatizatuko lerroan: zinkeztatze/zianuroztatzea eta desnikeleztatzea.

Biltzeko eta husteko sistema horiek instalatu aurretik, titularrak proiektu tekniko bat eta jarduketen kronograma bat aurkeztu beharko ditu, ingurumen-organoak onar ditzan. Proiektu tekniko horrek, instalazioaren ezaugarriez gain, ingurune atmosferikoa babesteko araudian eskatutako informazio guztia jaso beharko du. Ildo horretan, «Ingurumeneko baimen bateratuaren eskaera egiteko gidaliburuan» horretarako adierazitako alderdi guztiak jaso beharko ditu.

B.1.3.– Isurtzeko muga-balioak.

a) Isuri atmosferikoek isurtzeko muga-balio hauek ez gainditzeko moduan ustiatuko da lantegia:

(Ikus .PDF)

Foku berri(et)an, ondoren ezarritako isurtzeko muga-balioak errespetatu beharko dira, foku berri(ar)en ezaugarriak igorri eta onartu eta gero.

Balio horiek baldintza hauei dagozkie: 273 K-eko tenperatura, 101,3 kPa-eko presioa eta gas lehorra.

b) Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko, arauz egingo diren aldizkako ikuskapenetan (ordubeteko hiru neurketa, gutxienez) zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40 gainditzen ez duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi horretako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25a gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eragin-eremuan ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

B.1.4.– Gasak biltzeko eta husteko sistema.

Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo B.1.2 atalean ezarritako goreneko kotatik behera. Tximiniek Industria Ministerioaren 1976ko urriaren 18ko Agindua, industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzekoan ezarritako baldintzak beteko dituzte; horrela, besteak beste, laginak hartzeko puntuetara sarbide seguruak eta errazak jarriko dituzte.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein asaldu izan dezakeen puntura bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute.

L1 = 8D eta L2 = 2D distantziak betetzen ez diren fokuetan, inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliotasuna justifikatzea eskatuko da.

Isuri barreiatuak murrizteko, isuriak biltzeko, husteko eta arazteko sistema guztien mantentze-lan zuzenak egingo ditu Electrocromo SAL enpresak. Jarduera hauek ere burutuko ditu: instalazioak egunero eta astero garbitzea, kanpoko ateak ixtea, pabiloia orokorrean ixtea, etab. Aipatutako informazio guztia agiri honen D.3 ataleko prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan jaso eta erregistratuko da.

Gainera, isuri barreiatuak murriztearren, Electrocromo SAL enpresak, besteak beste, murrizte-neurri hauek hartu beharko ditu:

● Disolbatzaile gisa erabilitako gaiak hain kaltegarriak ez direnekin ordeztea.

● Kubetak erabiltzen ez diren artean isuriak saihesteko biltzeko sistemak edo ixteko sistemak instalatzea.

● Ixteko sistema duten kubetak irekitzeko denborak optimizatzea.

B.2.– Saneamendu-sarera isurtzeko baldintzak.

B.2.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: metalaren tratamendua eta estaldura.

Jarduera-taldea: 16.

Mota-taldea-EJSN: 3-16-28510.

(Ikus .PDF)

B.2.2.– Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.

a) 1. isurketa: industria-urak.

(Ikus .PDF)

B.2.3.– Isurtzeko muga-balioak.

Gasteizko Udal Urak enpresaren saneamendu-sarera doazen isurketei buruzko araudian agertzen diren mugak eta baldintzak bete beharko ditu azken isurketak. Gainera, guztizko kromoa, kromoa (VI), kobrea, nikela, zinka eta zianuroak parametroetarako, muga-balio hauek bete beharko dira:

(Ikus .PDF)

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

B.2.4.– Arazteko eta husteko instalazioak.

Electrocromo SAL enpresaren instalazioek zinkeztatzeko, kromoztatzeko, kobreztatzeko, nikeleztatzeko eta anodizatzeko prozesuetako hondakin-urak batera tratatzeko arazketa-sistema bat dute, 14 m3/h-ko tratatzeko ahalmenekoa.

Arazketa-sistema horrek industriako hondakin-uretako metal astun gehienak hauspeatzen ditu.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Electrocromo SAL enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketa-instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Aurkeztutako agirien arabera, kontrol-kutxeta bat jarriko da baimendutako hondakin-ur mota bakoitzerako; kutxeta horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxetak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio.

B.3.– Lantegian sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak apirilaren 21eko 10/1998 Legean, hondakinei buruzkoan, eta aplikatzekoa den berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hala badagokio, hondakinak karakterizatu egin beharko dira horien izaera zehaztu eta helmuga egokiena erabakitzeko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da, eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira baliotzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako artezpideekin bat etorriz gauzatuko da.

Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira ustekabeko jarioak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

Hondakinak desagertu, galdu edo ihes eginez gero, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Vitoria-Gasteizeko Udalean.

B.3.1.– Hondakin arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak hauek dira:

  • 1. prozesua: «Azalak azidoekin tratatzea».
  • 1. hondakina: «Disoluzio azidoak (azido sulfuriko agortua)».
  • - Identifikazioa: 01038025/100004889/1/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//D9//L27//C23//H8//A243//B3127.
  • - EHZ: 110106.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 8 t.

Anodizatze-prozesuko bainu agortukoa da. Bainu agortua kubetatik atera eta plastikozko edukiontzi batera aldatzen da. Anodizatzeko lantegiaren kanpoko biltegian gordetzen da, estalita eta atxikipen-kubetarekin, kudeatzaile baimenduak eraman arte.

  • 2. hondakina: «3.000 litroko desugertzeko azido klorhidrikoa».
  • - Identifikazioa: 01038025/100004889/1/2.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//D9//L27//C23//H8//A243//B3127.
  • - EHZ: 110105.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 5 t.

Zinkeztatzeko eta kromoztatzeko prozesuko desugertzeko bainu agortukoa da. Bainu agortua kubetatik atera eta plastikozko edukiontzi batera aldatzen da. Anodizatzeko lantegiaren kanpoko biltegian gordetzen da, estalita eta atxikipen-kubetarekin, kudeatzaile baimenduak eraman arte.

  • 3. hondakina: «Lohien gatz zianurodunak».
  • - Identifikazioa: 01038025/100004889/1/3.
  • - Hondakinaren kodea: Q8//D15//L7//C21//H5//A243//B3305.
  • - EHZ: 110198.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 25 kg.

Zinkeztatzeko prozesuko kubetak garbitzean sortzen dira, eta anodizatzeko lantegiaren kanpoko biltegian gordetzen da, estalita eta atxikipen-kubetarekin, kudeatzaile baimenduak eraman arte.

  • 4. hondakina: «Bastidoreetako desnikela».
  • - Identifikazioa: 01038025/100004889/1/4.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//D15//L27//C5/6//H5//A243//B3305.
  • - EHZ: 110106.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 500 litro.

Bainu hau zinkeztatzeko eta kromoztatzeko prozesuan erabiltzen da, eta agortu ondoren plastikozko edukiontzi batera aldatzen da. Anodizatzeko lantegiaren kanpoko biltegian gordetzen da, estalita eta atxikipen-kubetarekin, kudeatzaile baimenduak eraman arte.

  • 5. hondakina: «Burdin piezen desnikela».
  • - Identifikazioa: 01038025/100004889/1/5.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//D15//L27//C21//H5//A243//B3305.
  • - EHZ: 110106.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 1.000 litro.

Bainu hau zinkeztatzeko eta kromoztatzeko prozesuan erabiltzen da. Zianuro-kontzentrazioa duen bainu alkalino bat da. Bainua saturatu ondoren, plastikozko edukiontzi batera aldatzen da, eta anodizatzeko lantegiaren kanpoko biltegian gordetzen da, estalita eta atxikipen-kubetarekin, kudeatzaile baimenduak eraman arte.

  • 6. hondakina: «Desnikel-lohiak».
  • - Identifikazioa: 01038025/100004889/1/6.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//D15//L27//C5/6//H5//A243//B3305.
  • - EHZ: 110106.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 300 kg.

Desnikel-bainukoak dira, erabilerarekin eta bainua saturatzen hasten denean lohi hauek sortzen direlako. Anodizatzeko lantegiaren kanpoko biltegian gordetzen da, estalita eta atxikipen-kubetarekin, kudeatzaile baimenduak eraman arte.

  • 2 prozesua: «Hondakin uren tratamendua».
  • 1. hondakina: «Araztegiko opilak».
  • - Identifikazioa: 01038025/100004889/2/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q8//D9//S27//C24//H5//A243//B0006.
  • - EHZ: 190205.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 47,87 t.

Prentsa-iragazkien azpian kokatutako 4.000 kg-ko edukierako edukiontzi batean biltzen dira. Edukiontzi hori betetzen denean, garraiolariari deitzen zaio, hori bildu eta kudeatzaile baimenduari eramateko.

  • 3. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».
  • 1. hondakina: «Bateria erabiliak».
  • - Identifikazioa: 01038025/100004889/3/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R4//S37//C18/23//H8//A841//B0019.
  • - EHZ: 160601.
  • - Urtean sortutako kantitatea: noizean behin sortzen dira.

Bateriak birjartzean sortzen da. Ez dira inoiz biltegiratzen; sortzen diren unean, berrien hornitzaileak hondatuak eramaten ditu.

  • 2 hondakina: «Pilak».
  • - Identifikazioa: 01038025/100004889/3/2.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C11/16//H6//A241//B0019.
  • - EHZ: 200133.
  • - Urtean sortutako kantitatea: noizean behin sortzen dira.

Pila agortuak birjartzeko eragiketetan sortzen da. Edukiontzi identifikatuan biltzen da kudeatzaile baimenduak jaso arte.

  • 3. hondakina: «Metalezko ontzi huts kutsatuak».
  • - Identifikazioa: 01038025/100004889/3/3.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R4//S36//C41/51//H5//A243//B0019.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 30 unitate.

Ontzi hutsak biltzean sortzen da. Biltegian biltzen da, estalkipean eta hormigoizko zola gainean, paleten gainean, eta film-paper atezagarrian babestuta.

  • 4. hondakina: «Trapu eta xurgatzaile bustiak».
  • - Identifikazioa: 01038025/100004889/3/4.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S40//C41/51//H5//A241//B0019.
  • - EHZ: 150202.
  • - Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.

Xurgatzaileak eta ehunkiak biltzean sortzen da. 850-900 litroko edukierako paktainer armairuetan biltzen dira. Armairu hori kudeatzaile baimenduari alokatzen zaio, eta berak kudeatzen du betetzen denean.

  • 5. hondakina: «Aerosolak».
  • - Identifikazioa: 01038025/100004889/3/5.
  • - Hondakinaren kodea: Q14//R13//S39//C40//H3A/5//A241//B0019.
  • - EHZ: 160504.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 100 unitate.

Ontzi hutsak biltzean sortzen da. 850-900 litroko edukierako paktainer armairuetan biltzen dira. Armairu hori kudeatzaile baimenduari alokatzen zaio, eta berak kudeatzen du betetzen denean.

  • 6. hondakina: «Plastikozko ontzi huts kutsatuak».
  • - Identifikazioa: 01038025/100004889/3/6.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R3//S36//C23/24//H5//A243//B0019.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 300 kg.

Ontzi hutsak biltzean sortzen da. Eremu identifikatuan biltzen da hondakin-biltegian.

  • 7. hondakina: «Fluoreszenteak».
  • - Identifikazioa: 01038025/100004889/3/7.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16/14//A243//B0019.
  • - EHZ: 200121.
  • - Urtean sortutako kantitatea: noizean behin sortzen dira.

Lanparak birjartzeko eragiketetan sortzen da. Kaxa identifikatuan biltzen da eta zuzenean erretiratzen da kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

  • 8. hondakina: «Baztertutako ekipo elektriko eta elektronikoak».
  • - Identifikazioa: 01038025/100004889/3/8.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16/14//A243//B0019.
  • - EHZ: 160213.
  • - Urtean sortutako kantitatea: noizean behin sortzen dira.

Ekipo elektriko eta elektronikoak aldatzean sortzen da. Hondakin arriskutsuen biltegian eremu identifikatuan biltzen da.

a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, jarioren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

b) Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

c) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.

d) Hondakin arriskutsuak ezingo dira 6 hilabetetik gora biltegiratu.

e) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Electrocromo SAL enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokidea, bost urtean gutxienez.

g) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

h) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzkoan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

i) Electrocromo SAL enpresak PCB daukaten gailuak dituenez, nahitaez bete behar ditu horiek behar bezala kudeatzeko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretua, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituena, eta errege-dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

j) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Arautegian ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Electrocromo SAL enpresak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen-ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.

k) Electrocromo SAL enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.

l) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko ondorengo aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko da Ingurumen Sailburuordetzara.

m) Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarriak bete daitezen, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzeko, Electrocromo SAL enpresak prebentziozko neurriak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetzan, gutxienez lau urtean behin.

n) Aurreko e), f) (kudeatzaileak EAEn daudenean), k) eta l) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

o) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Electrocromo SAL enpresak 108/1991 Errege Dekretuan, amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzkoan (3. artikulua) ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

B.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

(Ikus .PDF)

Sustatzaileak urtean hondakin arriskutsu hauen sortutako kantitatea aurkeztu beharko du: zura (paletak), papera/kartoia eta tonerrak.

a) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu batera.

b) Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezingo dira urtebetetik gora biltegiratu. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez biltegiratu ahal izango dira.

c) Oro har, hondakinak hustu aurretik, kudeatzaile baimendu batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Electrocromo SAL enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, nahitaezkoak direnean, bost urtean gutxienez.

d) Halaber, azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzkoarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

e) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

f) Aipatutako c eta d (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta e ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

B.4.– Lurzoruari buruzko baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako agindua betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Electrocromo SAL enpresak lurzorua babesteko neurri hauek ezarriko ditu:

● Produktu kimikoen eta hondakin arriskutsu likido edo oretsuen biltegiak atxikipen-kubetez hornitu, jarioak saihesteko.

● Zinkeztatzeko eta kromoztatzeko instalazioetarako euste-horma bat eraikitzea, kubetaren bat haustean bainuak atxikitzen direla ziurtatzeko.

B.5.– Zaratari buruzko baldintzak.

Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak instalatuko dira:

a) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.

b) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.

c) Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.

d) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzerakoan egiten den zaratak ez du handituko akustikoki oso sentikorrak diren aldeetako zarata-maila.

C) Ingurumena zaintzeko programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

C.1.– Isuri atmosferikoak kontrolatzea.

a) Electrocromo SAL enpresak isuriak kontrolatu beharko ditu, ondorengo informazioaren arabera:

(Ikus .PDF)

b) Aurreko atalean aipatutako neurketa guztiak kontrol-erakunde baimendu (KEB) batek egin beharko ditu (zortzi ordutan hartutako hiru neurketa, gutxienez ordubetekoa bakoitza), eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako «KEBen gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko du. Nolanahi ere, isurien kontrolek eta baldintzek Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan eskatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte.

c) Arestian eskatutako parametro guztien neurketen KEB txostenak bidaliko dira. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan ezarritako kontrol-maiztasunaren aurretik egindakoak badira. Isuri atmosferikoen ondorengo kontrolak egindako azken neurketarekiko adierazitako maiztasunarekin egingo dira.

d) Edonola ere, isurketa-foku berri(ar)en legeztatze-proiektua igorri beharko da. Ildo horretan, legeztatze-proiektuak informazio hau jasoko du isurketa-foku berriari/ei buruz: hustuketa-sistemen ezaugarri teknikoak eta eraikuntzakoak, xurgatze-errendimenduak, xurgatze-emariak eta isurketa-emariak, xurgatutako upelen xehetasunak, fokuen garaiera/k eta barne-diametroa/k, L1/L2 distantziak 1976ko urriaren 18ko Aginduaren arabera, indarrean dagoen araudiaren araberako sailkapena, UTM koordenatuak (X eta Y), etab.

e) Electrocromo SAL enpresak isurien kontrola egin beharko du ondoren ezartzen diren baldintzen arabera, isurien ezaugarriak igorri eta onartu eta gero.

f) Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean, agiri gaurkotuak erabilita, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako gorabeherak, etab. Agiri horiek eguneratuta egongo dira, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskuragarri izango dituzte.

C.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Ondorengo analisiak egingo dira:

(Ikus .PDF)

Sustatzaileak isurketa-puntuaren kontrol-kutxetaren UTM koordenatuak adierazi behar ditu.

b) Derrigorrezkoa da ur tratatua neurtzeko pH-neurgailu jarraiki bat eta isuritako uren emari-neurgailu bat izatea, neurketaren tokiko adierazlea, beharrezko bi puntutan alarmak, eta datu historikoak gordetzeko eta kudeatzeko sistema informatizatua dutenak. Horiek Administrazioaren esku egon beharko dute gainera.

c) Kanpoko kontrol bakoitza, bai laginak hartzea, bai ondorengo analisia, «erakunde laguntzaile» batek edo saneamendu-sarearen kudeaketa-arduradun den erakundeak egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua. Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabete bateko (1) epean.

d) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira.

e) Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, B.2.3 ataleko parametro guztiek ezarritako mugak betetzen badituzte.

C.3.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

C.4.– Zarataren kontrola.

Jarduera garatzen den lur zatiko kanpoko baldintza akustikoak hiru urtean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez.

Sustatzaileak neurketa-proposamen zehatz bat landu beharko du eta neurketa-metodo zehatzak adierazi bertan. Proposamen hori ebazpen honetako C.6 atalean aipatzen den ingurumena zaintzeko programaren testu bateginarekin batera aurkeztuko da.

C.5.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak urtean behin bidaliko dira, beti martxoaren 30a baino lehen, ingurumenaren gaietan aditua den erakunde aske batek egindako txostenarekin batera. Txosten horretan adieraziko dira neurri zuzentzaileen funtzionamendua, eta prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

Isuritako uraren kalitatearen kontrolari buruzko emaitzak, gainera, hiru hilean behin bidaliko dira Ingurumen Sailburuordetzara.

C.6.– Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan ezarritako betekizunak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Ingurumena zaintzeko programan jardueraren ohiko adierazleak eta horiek analizatzeko sistematika sartuko dira, ingurumen-hobekuntza ziurtatzeko enpresak berak ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatzeko (ingurumen-adierazleak).

D) Ezohiko egoeretarako prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak.

D.1.– Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du sustatzaileak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.

D.2.– Jarduera uztea.

Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: otsailaren 4ko 1/2005 Legea, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzekoa (28.510 epigrafea «Metalen tratamendua eta estaldura»), eta urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituena. Hori dela-eta, Electrocromo SAL enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

D.3.– Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduerak.

Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko jarioak biltzeko sistemak.

b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

c) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburu horretan kutsadura atmosferikoa prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

d) Era berean, ustiapenari buruzko eskuliburu bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

e) Produktu kimikoak eta hondakinak, besteak beste, maneiatzeak lurzorua eta ura kutsatzeko arriskua sor dezake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

g) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu egin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

h) Ihesak eta isuriak sortzen direnean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

i) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamendu-instalaziora eramango.

j) Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira.

k) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

l) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko.

m) Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, Electrocromo SAL enpresak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari.

n) Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isurketa edo isuri atmosferikoren bat eginez gero, Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazteaz gain, SOS Deiak eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara. Txosten horretan, gutxienez, datu hauek agertuko dira:

● Gertakari mota.

● Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

● Iraupena.

● Ustekabeko isurketa bada, emaria eta isuritako gaiak.

● Mugak gaindituz gero, isuriei buruzko datuak.

● Eragindako kalteen balioespena.

● Hartutako neurri zuzentzaileak.

● Berriro ez gertatzeko aurreikusitako neurriak.

● Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

o) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

E) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan Era berean, neurri babesle eta zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

F) Urtean behin Electrocromo SAL enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara eta uretara egindako isuriei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuaren, E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurien gaineko informazioa ematea arautzen duenari jarraituz.

Informazio hori osatzen duten datuak zein ekitaldikoak direnak, ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko dira. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www-eper-euskadi.net web-orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

G) 2007ko apirilaren 21eko 509/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. atalari jarraituz, instalazioaren titularrek agintaritzari jakinarazi beharko diote instalazio horietan erabiltzen eta ekoizten diren substantziek, 1907/2006 EE Erregelamenduan erregistratu eta ebaluatzeko aurreikusitako prozesuan identifikatu direnek, giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua.

H) Ingurumeneko baimen bateratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute uztailaren 1eko 16/2002 Legeak, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoak, 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honetako bigarren ataleko puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: B.1.2 (Biltzeko eta husteko sistemen proiektu teknikoa eta jarduketen kronograma); B.3.1.e) eta B.3.2.c) (Hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen onarpen-agiriak); B.3.1.l) eta B.3.2.e) (Hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen erregistro-eredua); B.4 (Lurzorua babesteko baldintzak); C.1.e) (Isurketa-foku berrien legeztatze-proiektua); C.2.b) (pH-neurgailua eta emari-neurgailua instalatzea); C.4 (Zarata kontrolatzeko proposamena); C.6 (Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina); D.1 (Mantentze-lanetako isuri eta hondakinen balioespena); D.3.a) (Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua); D.3.g) (Produktu kimikoen biltegiratzeen egiaztagiriak); D.3.h) (Larrialdietarako materialen zerrenda); D.3.i) (Kubetak husteko maniobraren protokoloa); D.3.o) (Suteen aurkako babesaren egiaztagiriak).

Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskapen-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskapen-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.

Atal honetako baldintza guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.

Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da eta, horren bitartez, ingurumeneko baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.

Laugarrena.– Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

Bosgarrena.– Edonola ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

Seigarrena.– Electrocromo SAL enpresak ebazpen honen xede den pieza metalikoak tratatzeko lantegian titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori jakinarazi beharko du, Ingurumen Sailburuordetzak onar dezan.

Zazpigarrena.– Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:

● Epearen barruan ez egiaztatzea ebazpen honetako hirugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.

● Electrocromo SAL enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

● Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Electrocromo SAL enpresari, Vitoria-Gasteizko Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamargarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hori guztia azaroaren 26ko 30/1992 Legearen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 9a.

Ingurumeneko sailburuordea,

IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.


Azterketa dokumentala