Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2013ko uztailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3199

EDIKTUA, 898/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritza-arloko 1 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 898/12 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Galatea Food Service, S.L.

Abokatua: Fabiola Gallo Sedano.

Prokuradorea: Maria Alvarez de Amezaga.

Demandatua: Estambul 2012, S.L. eta Eunate Lekue Iruarrizaga.

Gaia: merkataritza-zuzenbidea. bestelako gaiak.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:

1.– Osorik baiesten dut María Álvarez de Amézaga epaitegietako prokuradoreak ordezkatutako aurkeztutako Galatea Food Service, S.L. sozietateak demanda, Estambul 2.012, S.L. eta Eunate Lekue Iruarrizagaren aurkakoa, biak auzi-ihesean.

2.– Estambul 2.012, S.L. eta Eunate Lekue Iruarrizaga kondenatzen ditut auzi-jartzaileari solidarioki hiru mila bostehun eta hogeita bederatzi euro eta hamabi zentimo (3.529,12 euros) ordaintzera.

3.– Estambul 2.012, S.L. eta Eunate Lekue Iruarrizaga kondenatzen ditut auzi-jartzaileari solidarioki interpelazio judiziala egin zenetiko legezko interesa ordaintzera.

Gaitera, ebazpen hau irmo egiten denetik, guztizko zorraren berandutza-interes bi puntutan gehitua sortuko da, PZLko 576 artikuluan araututako prozesuko interes legez.

4.– Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Estambul 2.012, S.L. eta Eunate Lekue Iruarrizaga demandatuen egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpenaren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko maiatzaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala