Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2013ko maiatzaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2452

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 22koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinen bidez jakinarazten baita Ikerketa Estrategikoa sustatzeko laguntzak arautzen dituen aginduaren barruan egindako 2013rako laguntzen deialdia (Etortek programa).

2002ko urriaren 7ko Aginduaren bidez, Etortek programa arautu zen, ikerketa estrategikoa sustatzeko laguntzak emateko programa. Agindu hori birritan aldatu zen: Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2003ko apirilaren 16ko eta 2005eko martxoaren 22ko Aginduen bidez.

Aipatutako aginduaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da hor iragarritako diru-laguntzak emateko, 2013ko ekitaldirako deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak ematea.

Laguntza horiek emateko erabiliko diren diru-baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako aurrekontuko partidatik aterako dira.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 9. artikuluan ezarritako ahalmenaren indarrez, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen helburua da Etortek programako laguntzak 2013ko ekitaldian emateko deialdia egitea da. Etortek programa 2002ko urriaren 7ko Aginduaren bidez arautu zen, hain zuzen ere ikerketa estrategikoa sustatzeko laguntzak emateko, eta, geroztik, birritan aldatu da, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2003ko apirilaren 16ko eta 2005eko martxoaren 22ko Aginduen bidez Proiektuak 2013ko eta 2014ko ekitaldietan egitekoak izan daitezke.

Helburu hori betetzeko, 16.081.228 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan berariaz arlo horretarako izendatutako aurrekontu-kredituaren arabera.

Zenbateko hori handitu daiteke kontuan izanik eskatutako zenbatekoan guztizkoa, betiere Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko beste laguntza-programa batzuk exekutatuta, agortu gabeko aurrekontu-kredituak badaude, betiere horiek ebatzi aurretik. Hori gertatzen bada, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen ebazpen baten bidez jakinaraziko da.

2. artikulua.– Eskakizunak, eskabideak eta epeak.

1.– Ikerketa Estrategikoa sustatzeko (Etortek programa) 2002ko urriaren 7ko Aginduan aurreikusitako laguntzak jasotzeko, agindu horren 5. artikuluan ezarritako betekizunak konplitu beharko dituzte eskatzaileek –agindu hori birritan aldatu zen: Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko apirilaren 16ko eta 2005eko martxoaren 22ko Aginduen bidez, programa Etortek–.

2.– Halaber, eskabideak eta gainerako agiri osagarriak honako toki hauetakoren batean aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek: SPRI - Erakaldeta Lehiakorrerako Sozietatea (Urkixo Zumarkalea 36, Bizkaia Plaza erakina, 4. solairua, Bilbao), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan zehaztutako lekuetan.

3.– Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunean hasi, eta 2013ko ekainaren 28an amaituko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 22a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

ESTIBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.


Azterketa dokumentala