Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2013ko urtarrilaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
16

EDIKTUA, finka bat inmatrikulatzeko jabari-espedientearen gainean bideratutako 576/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko idazkaria.

Jakinarazten dut: epaitegi honetan, jabari-espedienteari buruzko 576/12 prozedura bideratu dela, Maria Jesus Martin Iriartek eskatuta, honako finka hau inmatrikulatzeko:

– Etxebizitza (katastroaren arabera, 163,78 metro koadroko azalera duena), trastelekua (katastroaren arabera 111,76 metro koadroko azalera duena) eta korta, borda, lastategia (katastroaren arabera 133,38 metro koadroko azalera duena). Etxea, Arabako Santikurutze Kanpezun kokatuta dago (La Villa kalea, 32) Kanpezuko udala; katastroko erreferentzia: 1 poligonoa, 1313 lur-zatia. Lurzatiaren azalera, guztira, 253,32 metro koadrokoa da, betiere katastroaren arabera..

Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeenei dei egiten zaie –nor diren ez dakigu eta–, ediktu hau argitaratu ondorengo hamar egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 25a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala