Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

252. zk., 2012ko abenduaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 13 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5949

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko 628/12 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatu prozeduran ebazpena eman da, eta hau dio, hitzez hitz:

PROBIDENTZIA

Probidentzia ematen duen magistratua: Paula Boix Sampedro andrea.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabiko irailaren hamazazpia.

Gonzalez prokuradoreak idazki hau, idazkiari dagozkion agiriak eta ahalordea eta kopia aurkeztu ditu. Horiek jasota, izapideak egiteko onartu da, eta segidako traktuari berriro ekiteko jabari-espedienteari ekin zaio. Prokuradorea alderditzat hartuko da Damaso Luis Sanchez Arconadaren izenean eta ordez; hurrengo jakinarazpenak eta eginbideak horri egingo zaizkio, aurkeztu duen ahalordearen indarrez. Autoetan testigantza jaso ondoren, itzuli egingo zaio.

Bidal bekio Ministerio Fiskalari aurkeztu den idazkia eta eman bekizkio, halaber, idazkiaren kopiak eta agiriak. Dei egin bekie Angel Barrio Bajarcoba eta Cristina Carvallo Blancori erregistroko titular gisa, eta Francisco Blanco Primori, hamar eguneko epean espedientean agertu eta bidezko iritzitako guztia azaldu dezaten. Bizileku ezaguna ez dutenei, berriz, ediktu bidez dei egingo zaie, epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian dagozkion ediktuak argitaratuz.

Dei egin bekie eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeen pertsonei –ez baitakigu nortzuk diren–, Udalaren iragarki-oholean eta epaitegikoan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktuak argitaratuz. Horrela, hamar eguneko epean, espedientean agertu ahal izango dira, aipatu diren ondorioetarako.

Egin bitez ediktuak.

Aurkaratzeko modua: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuta; nolanahi ere, bete egingo da erabakitakoa. Errekurtsoa jakinarazpena egin eta hurrengo bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idatziz, eta errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; baldintza horiek betetzen ez badira, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 25 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua honelaxe gauzatu beharko da: epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan aipatu zenbatekoa kontsignatuta; kontu hori Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da, eta ...... zenbakia du; errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsonak non dauden ez dakigunez, ediktu hau egiten dut, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko irailaren 17a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala