Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2012ko azaroaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
4944

AGINDUA, 2012ko urriaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Ainhoa Aguirre Idarreta andrea Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren Kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea –aipatu sailburuaren 2011ko azaroaren 25eko Aginduaz egindakoa– behin betiko izaeraz berresteko dena.

2010eko azaroaren 23an, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak emandako 807/2010 Epaiak zati baten baietsi egin zuen honako errekurtsoa: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2008ko otsailaren 8an emandako Ebazpenaren aurka Ainhoa Aguirre Idarreta andreak aurkeztutako errekurtsoa. Ebazpen horren bitartez, ezetsi egin zen 2007ko uztailaren 17ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa; eta azken ebazpen horren bitartez ezetsi egin zen eskabide hau: Pedagogía Terapeutikoa espezialitatean, Maisu-Maistren Kidegoko karrerako funtzionario izendatzeko eskabidea; hain zuzen ere, 2002ko azaroaren 8ko Aginduaz deitutako hautaketa-prozesuaren barruan. Eta horretaz gain erabaki zuen errekurtso-egileak eskubidea zuela praktiketako funtzionarioa izendatua izateko, eta hautaketa-prozesuko izapideetan aurrera egiteko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak aipatu ebazpenaren aurka aurkeztutako 122/2011 kasazio-errekurtsoari kalterik egin gabea, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salaren 2011ko irailaren 14ko Autoaren bitartez, zera erabakitzen da: epaia behin-behinean exekutatzea, eta Administrazioak hura albait arinen bete dezala agintzea.

Guzti horren ondorioz, Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2011ko urriaren 21eko Ebazpenaren bitartez aldatu egiten da Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2004ko urtarrilaren 7ko Ebazpena, 2003ko uztailaren 28ko Ebazpenean hautatutako hautagaien zerren aldatzen duena, izan ere, azken ebazpen horretan argitara ematen baitira honako zerrenda hauek: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaz deitutako hautaketa-prozesuak, irakasle-kidegoetan sartzekoak, gainditu dituzten hautagaien zerrendak, alegia. Pedagogia Terapeutikoan, Maisu-maistren Kidegorako hautatutako izangaien zerrendan Ainhoa Aguirre Idarreta andrea sartzen da.

Eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko azaroaren 25eko Aginduaren bitartez, Ainhoa Aguirre Idarreta andrea praktiketako funtzionario izendatzen da, hain justu ere Maisu-maistren Kidegokoa; eta hala, aipatu epaia exekutatu egiten da behin-behineko izaeraz.

122/2011 kasazio-errekurtsoa ebatzirik, bidezkoa da behin betiko izaeraz exekutatzea 807/20120 zk.ko Epaia, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako Salak 2010eko azaroaren 23an emandakoa.

Ondorioz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak aurkeztutako 122/2011 kasazio-errekurtsoaren ebazpena dela-eta, Ainhoa Aguirre Idarreta andera Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren Kidegoko praktiketako izendatzea –Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko azaroaren 25eko Aginduz egindakoa– behin betiko izaeraz berrestea,

AZKEN XEDAPENA

Epai hau exekutatzerakoan plantea daitezkeen arazoez Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sala arduratuko da; betiere, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 103.1 eta 109 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz,

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 22a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala