201. zk., 2012ko urriaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (160 KB - 1 orri.)
- EPUB (94 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4558
EDIKTUA, 1058/08 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Judizio horretan, epaia eman zen 2009-05-11n, eta honako hauek dira horren idazpurua eta epaitza:
82/09 EPAIA
Donostia-San Sebastián, 2009ko maiatzaren hamaika.
EPAITZA
Osorik ezesten da AXA Seguros-ek jarritako demanda, auzi-ihesean den Roberto Carril Martinezen aurkakoa. Horrenbestez, demandatua absolbitzen da beraren kontrako uzietatik. Kostuak ordaintzeko kondena alderdi demandatuari ezartzen zaio.
Jakinaraz bekie epaia alderdiei eta jakinaraz bekie, halaber, epaiaren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela epaitegi honetan, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik bost eguneko epean. Probintzia Auzitegiak ebatziko du errekurtsoa. Eraman bedi jatorrizkoa Epai Zibilen Liburura, jardueretan lekukotza nahikoa geratzen dela.
Eta epai honen bidez erabaki eta sinatzen dut.
Roberto Carril Martinez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Donostia-San Sebastián, 2012ko irailaren 11.
IDAZKARI JUDIZIALA.