Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2012ko ekainaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2589

EDIKTUA, merkataritza-zuzenbideari buruzko 413/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Merkataritza Arloko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 413/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Riojana de Asfaltos, S.A.

Abokatua: José Ignacio Munguia Santamaría.

Prokuradorea: Luis Pérez-Ávila Pinedo.

Demandatua: Julio Andres Lopez Garcia, Francisco Tomas Susaeta Peciña eta Miguel Apraiz Buesa.

Gaia: merkataritza-zuzenbidea.

Judizio horretan, 27/12 epaia eman da, 2012ko martxoaren 5ean, eta honako hau dio, hitzez hitz:

27/12 EPAIA

Epailea: María José Villalain Ruiz andrea.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamabiko martxoaren bosta.

Alderdi demandatzailea: Riojana de Asfaltos, S.A.

Abokatua: José Ignacio Munguia Santamaría.

Prokuradorea: Luis Pérez-Ávila Pinedo.

Alderdi demandatua: Julio Andres Lopez Garcia, Francisco Tomas Susaeta Peciña eta Miguel Apraiz Buesa.

Abokatua: Julio Vazquez Diaz de Garayo.

Prokuradorea: Lourdes Aranguren Vila.

Judizioaren gaia: merkataritza-zuzenbidea.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Luis Pérez Ávila Pinedo prokuradoreak Riojana de Asfaltos, S.A.ren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Julio Andrés López García, Francisco Tomás Susaeta Peciña eta Miguel Apraiz Buesa jaunen aurkakoa. Horrenbestez, demandatuak kondenatzen ditut 62.397,12 euro eta legezko interesak solidarioki ordaintzera. Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0844 1111 04 0413 11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude, aipatutako xedapenean salbuetsi deklaratzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Vitoria-Gasteizen, 2012ko martxoaren 5ean.

Francisco Tomas Susaeta Peciña demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta epaitegiko iragarki-oholean jartzea.

Ebazpen honen aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak, hogei egun balioduneko epean, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ediktu bidez jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 5a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala