Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2012ko ekainaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2582

EDIKTUA, 728/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia-4. Sekzioa.

Errekurtsoa: apelazioa, 728/11 prozedura arrunta.

Errekurtsogilea: Juan Bautista Serrano Mesa jauna.

Abokatua: Francisco Javier Balderas Cejudo jauna.

Prokuradorea: Jesus Fuente Lavin jauna.

Alderdi errekurritua: Barakaldoko Lapurdi kaleko 3ko jabekide-erkidegoa.

Gaia: erreklamazio bat.

Judizio horretan, 2012-02-15ean epaia eman zen, eta honako hau da bere epaitza:

EPAITZA:

Ezetsi egin ditut, batetik, Juan Bautista Serrano Mesa jaunak Jesús Fuente Lavin prokuradoreak ordezkatuta aurkeztu duen apelazio-errekurtsoa, 2011ko martxoaren 29ko epaiaren aurkakoa, eta bestetik, 2011ko apirilaren 19ko auto argigarria, judizio arruntari buruzko 196/10 judizio arrunteko autoei dagokienez hartutakoa. Auto hori Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiak bideratu zuen. Errekurtsoa ezetsita, beraz, biak berresten ditugu. Bigarren auzialdi honetan sortutako kostuak, bestalde, alderdi apelatzaileari ezartzen dizkiogu.

Errekurritutako ebazpena baiesteak berekin dakar errekurritzeko jarritako gordailua galtzea, eta zenbateko hori ezetsitako errekurtsoen gordailu-kontura transferituko du idazkari judizialak.

Cecilio Murillo Camacho, Jose Murillo Sanchez eta Construcciones y Reformas Murillo demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez eta auzitegiko iragarki-taulan jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoa betez.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko martxoaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala