Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2009ko abenduaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
6648

EBAZPENA, 2009ko abenduaren 10ekoa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, zentro teknologikoei eta beren korporazioei eta itun teknologikoei laguntzeko programaren deialdia -2010eko ekitaldiari dagokiona- argitaratzeko dena (Emaitek Programa).

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2008ko irailaren 25eko aginduak zentro teknologikoak eta beren korporazioak eta hitzarmen teknologikoak laguntzeko programa arautzen du (Emaitek Programa).

Aipatutako aginduaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da hor iragarritako diru-laguntzak 2010eko ekitaldian emateko deialdia egitea, eta, horretarako eman beharreko arauak ematea.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 9.2 artikuluan ezarritako ahalmena erabilita, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Xedea.

Ebazpen honen helburua da zentro teknologikoak eta beren korporazioak eta hitzarmen teknologikoak laguntzeko programa (Emaitek Programa) arautzeko Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2008ko irailaren 25eko aginduan aurreikusitako laguntzen deialdia egitea 2010eko ekitaldirako. Hartarako finantziazioa esleituko zaie, betiere daukaten jarduera globalaren emaitzak aztertu eta ebaluatu ostean.

10. artikuluko 4.2 eta 5. puntuetan zehazten da zein agiri aurkeztu behar dituzten erakunde onuradunek, euretan 2010eko ekitaldiaren aldia sartuko da. Emaitzetara zuzendutako zentro teknologikoari egokitzearena ebaluatzea 2008ko ekitaldiari dagokiona izango da.

Zentro teknologikoei 2010 urterako emandako diru-laguntzaren % 50ekoa izango da lehen ordainketa, eta diru-laguntza ebazpena jakinarazi bezain pronto gauzatuko da, betiere eta 15. artikuluko 2.a) puntuan zehaztu epea igaro eta uko adierazirik ez bada.

2010. urterako emandako diru-laguntzaren % 40a, 14.1.b) artikuluko a), b) eta c) idatz-zatietan xedatutakoak aurkeztu ostean ordainduko zaie zentro teknologikoei; eta gainerako % 10a 14.1.c) artikuluan ezarritako baldintzetan ordainduko da.

Korporazioei eta hitzarmen teknologikoei 2010. urterako emandako diru-laguntzaren % 80koa izango da lehen ordainketa, eta diru-laguntza ebazpena jakinarazi bezain pronto gauzatuko da, betiere eta 15. artikuluko 2.a) puntuan zehaztu epea igaro eta uko adierazirik ez bada, eta, gainerako % 20a, 14.2.b) artikuluan ezarritako baldintzetan ordainduko da.

Helburu hori betetzearren, guztira, 26.000.000 euro zuzenduko dira horretara, 2010eko ekitaldian, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan, arlo horretarako izendatutako aurrekontu-kredituari jarraituz. Zenbateko horren % 5 korporazio eta hitzarmen teknologikoei emango zaie, eta aipatu aginduaren 5. artikuluko 2. eta 4. idatz-zatietan aurreikusitakoa aplikatuko da.

Programa arautzeko aginduaren 2. artikuluarekin bat, diru kopuru hori aldatu ahal izango da eskatutako laguntzak guztira zenbatekoak diren ikusi ondoren eta diru-laguntzei buruz ebazpena eman aurretik, eta, baldin eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak beste programa batzuk burututakoan aurrekontutik ahitu gabeko diru kopururik geratzen bada. Horrela gertatuz gero, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordeak ebazpen bidez jakinarazi beharko du.

2. artikulua.- 2010eko deialdiko kontrol-adierazleak eta helburuak.

Zentro teknologikoei eta beren korporazio eta hitzarmen teknologikoei laguntzeko programa (Emaitek Programa) arautzen duen aginduaren 9.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpen honek kontrol-adierazleak eta deialdi honetarako lotutako helburuak biltzen ditu eranskinean.

3. artikulua.- Betekizunak.

Zentro teknologikoak eta beren korporazio eta hitzarmen teknologikoak laguntzeko programa (Emaitek Programa) arautzen duen aginduan aurreikusitako diru-laguntzak jaso ahal izateko, agindu horren 4. artikuluan ezarritako eskakizunak bete beharko dituzte eskatzaileek.

4. artikulua.- Eskabideak eta epeak.

1.- Eskabide-eredua Interneteko www.euskadi.net/industria helbidetik deskargatu ahal izango da, baita korporazio eta itun teknologikoek Ekintza Plan Globalaren proposamena lantzeko dokumentu-gida ere.

2.- Horrez gainera, eskabideak eta gainerako agiri osagarriak Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde-bulegoetan aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean zehaztutako lekuetan.

3.- Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da, eta 2010eko otsailaren 1ean amaituko.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako gastu-espedienteen aldez aurretiko izapideketa arautzen da. Bada, agindu horrekin bat etorriaz, ebazpen honetan aipatutako laguntzak emateko, kreditu egokia eta aski dena izan beharko da Autonomia Erkidegoaren 2010eko ekitaldira Aurrekontu Orokorretan.

Euskal Autonomia Erkidegoaren 2010eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorretan zehaztutako kreditua ebazpen honetako 1. artikuluan aurreikusitako zenbatekoa baino txikiagoa bada, aldatu egingo da, errealitatean den zenbatekoari egokitzearren. Horrela gertatuz gero, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordeak ebazpen bidez jakinarazi beharko du.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango du eragina.

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 10a.

Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,

PEDRO HERNÁNDEZ GONZÁLEZ.

ERANSKINA

2010EKO DEIALDIKO KONTROL-ADIERAZLEAK ETA LOTUTAKO HELBURUAK

2010eko ekitaldiko deialdi-ebazpen honen 2. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Emaitek laguntza-programaren deialdi honetako emaitzen kontrol-adierazleak eta bete beharreko gutxieneko helburuak eranskin honetan zehazten dira.

1.- Emaitza zientifiko-teknologikoen emaitzen eragineko efizientzia-irizpidea.

A) Balio erantsiaren analisia.

A.1 eta A.2 adierazleak hartzen ditu, zentro teknologikoen mailan ebaluatuko dira, eta honetan dautzate:

A.1.- Kontratupeko I+G+B delakoaren ondoriozko balio erantsia.

- Emaitzetara bideratutako modeloak markatutako azken buruko helburua da balio erantsiak A.1 idatz-zatian zehaztutako negozio-zifraren % 80a erdiestea. Hala ere, deialdi honetan helburu hori azken helburuaren % 90era jaitsiko da.

A.2.- Teknologia berriak direla-eta, I+G+B kontratupeko sarrerak.

- Emaitzatara bideratutako modeloak markatutako azken buruko helburua da, gorago definitutako teknologiak direla-eta, I+G+B kontratupean lortutako sarrerak I+G+B kontratupeko guztizko sarreren % 20ra iristea. Hala ere, deialdi honetarako helburu hori azken helburuaren % 90era jaitsiko da.

B) Demandarekin alineatzea.

B.1 eta B.2 adierazleak hartzen ditu, zentro teknologikoen mailan ebaluatuko dira, eta honetan dautzate:

B.1.- EAEn, kontratupean I+G+B.

- B.1 idatz-zati honetan definitutako negozio-zifraren % 75a lortzea da adierazle honek duen azken buruko helburua. Hala ere, deialdi honetan helburu hori azken helburuaren % 90era jaitsiko da.

B.2.- Kluster proiektuak, lankidetzan.

- Ikuskatutako urteko eta zentro teknologikoko 100 enplegatuko, klusterekin gutxienez bi proiektu lortzea da azken buruko helburua. Hala ere, deialdi honetan helburu hori proiektu bakarrekoa izango da.

C) Produktibitatea.

C.1, C.2 eta C.3 adierazlek hartzen ditu, eta zentro teknologikoa parte deneko KeIT (korporazio eta itun teknologikoak) mailan ebaluatuko dira, eta honetan dautzate:

C.1.- Eskatutako patenteak.

- Ikuskatutako urtean, zentro teknologikoa parte deneko korporazio eta hitzarmen teknologikoko 100 enplegatuko, eskatutako bi patente propio edo konpartitu lortzea da azken buruko helburua. Hala ere, deialdi honetan helburu hori patente bakarrekoa izango da.

C.2.- Emandako patenteak.

- Ikuskatutako urtean, zentro teknologikoa parte deneko korporazio eta hitzarmen teknologikoko 100 enplegatuko, emandako patente bat lortzea da azken buruko helburua. Honela, deialdi honetan helburu hori patente bakarrekoa izango da.

C.3.- Lizentziadun patenteak.

- Emandako patente propioetako bat edo konpartituetako bat, ikuskatutako urtean, barnean ustiatzea edota hirugarrenek ustiatze da azken buruko helburua; betiere, zentro teknologikoa parte deneko KeIT-ko 100 enplegatuko. Honela, helburu hori ustiatutako patente bakarrekoa izango da deialdi honetan.

D) Ekintzailetza.

D.1, D.2 eta D.3 adierazlek hartzen ditu, eta zentro teknologikoa parte deneko KeIT mailan ebaluatuko dira, eta honetan dautzate:

D.1.- Oinarri Teknologikoko Enpresak Berriak sortzea (OTEB).

- Ikuskatutako azken urteko ekitaldian OTEB bi sortzea da azken buruko helburua, zehazki, zentro teknologikoa parte deneko KeIT-ko 150 enplegatuko. Hala ere, deialdi honetan helburu hori OTEB bakarrekoa izango da.

D.2.- Milioi bat eurotik gora fakturazten duten OTEBak.

- Zentro teknologikoa parte deneko korporazio eta hitzarmen teknologikoko 150 enplegatuko gutxienez OTEB bat lortzea da azken buruko helburua, zehazki, ikuskatutako urtearen aurreko urte bietan milioi bat eurotik gora fakturatzen badu zentro horrek. Honela, deialdi honetan helburu hori OTEB bakarrekoa izango da.

D.3.- OTEBetako enplegatuak gehitzea.

- Ikuskatutako azken urteko ekitaldian zehar, milioi batetik gora fakturatzen duten OTEBetako enplegatu kopurua gutxienez % 5 gehitzea da azken buruko helburua. Hala ere, deialdi honetan helburu hori azken buruko helburuaren % 90era jaitsiko da.

E) Networking (lanak sarean).

E.1, E.2 eta E.3 adierazleak hartzen ditu, zentro teknologikoen mailan ebaluatuko dira, eta honetan dautzate:

E.1.- Proiektu europar lidergodunak.

- Zentroko 100 enplegatuko, gutxienez I+G+B proiektu europar bateko buru izatea da azken buruko helburua. Honela, deialdi honetan helburu hori proiektu bakarrekoa izango da.

E.2.- Proiektu europarrak euskal enpresekin.

- Ikuskatutako urtean, zentro teknologikoa parte deneko I+G+B proiektuen % 40an euskal enpresek parte hartzea da azken buruko helburua. Hala ere, deialdi honetan helburu hori azken helburuaren % 90era jaitsiko da.

E.3.- Ikertzaileak euskal enpresen ehunera transferitzea.

- Ikuskatutako urtean, zentroko 100 enplegatuko, hamar ikertzaile gutxienez euskal enpresaren ehunera transferitzea da azken buruko helburua. Hala ere, deialdi honetan helburu hori azken buruko helburuaren % 90era jaitsiko da.

F) Eskumen zientifiko-teknologikoa.

F.1 eta F.2 adierazleak hartzen ditu, zentro teknologikoen mailan ebaluatuko dira, eta honetan dautzate:

F.1.- Argitalpen zientifikoak.

- Ikuskatutako urtean, zentro teknologikoko 100 enplegatuko multzoko, hogei argitalpen egitea da azken buruko helburua. Hala ere, deialdi honetan helburu hori azken buruko helburuaren % 90era jaitsiko da.

F.2.- Doktoreak plantillan.

- Ikuskatutako urtean, zentro teknologikoko 100 enplegatuko multzoko, plantillan hogei doktore izatea da azken buruko helburua. Hala ere, deialdi honetan helburu hori azken buruko helburuaren % 90era jaitsiko da.

2.- Zentro teknologikoaren sarrera-egituraren ildoko emaitza ekonomikoei buruzko irizpidea.

Irizpide honek programa honen deialdi-ebazpenean ezartzen diren baliabide ekonomiko guztien % 50eko pisua du, eta zentro teknologiko bakoitzak lortutako emaitzetara bideratutako I+G+B sarrera-egituraren orientazioa neurtzen du.

Irizpide honetarako ezarritako adierazleak honakoak dira:

G) Kontratupeko I+G+B-ko guztizko sarrerak.

- I+G+B-ko kontratupeko guztizko sarrerak I+G+B-ko guztizko sarreren % 50a izatea da azken buruko helburua. Hala ere, deialdi honetan helburu hori azken helburuaren % 90era jaitsiko da.

H) I+G+B-ko europar itzulkinak.

- I+G+B europar itzulkinakI+G+B guztizko sarreren % 12,50a izatea da azken buruko helburua. Hala ere, deialdi honetan helburu hori azken helburuaren % 90era jaitsiko da.

I) I+G+B-tiko guztizko sarrerak.

- Adierazle honek ez du helbururik.


Azterketa dokumentala