Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2009ko abenduaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
6644

EBAZPENA, 2009ko azaroaren 20koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, kanpo harremanetan pertsonak espezializatzeko beka bati uko egin zaiola jakinarazteko dena.

Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2007ko azaroaren 26ko Ebazpenaren bitartez, kanpo harremanetan pertsonak espezializatzeko bekak esleitu ziren. Irailaren 30eko 221/2003 Dekretuak arautu zituen beka horiek. Lorena Beitia Valenzuelari Lehendakaritzako Kanpo Harremanetarako Zuzendaritzan esleitu zitzaion beka eta beka hori 2008ko azaroaren 12ko Ebazpen bidez luzatu zitzaion.

Lorena Beitia Valenzuelak beka horri uko egin dio, 2009ko irailaren 18tik aurrerako ondorioekin.

Kontuan izanik denbora tarte laburra dagoela ukatu duen beka bukatzeko eta hurrengo urteko deialdia egiteko, ez da ordezkorik izendatuko.

Horren guztiaren ondorioz, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Lorena Beitia Valenzuelak Lehendakaritzako Kanpo Harremanetarako Zuzendaritzan kanpo harremanetan pertsonak espezializatzeko bekari egindako ukapena onartzea.

Bigarrena.- Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 20a.

Lehendakaritzako idazkari nagusiarena,

JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.


Azterketa dokumentala