
175. zk., 2009ko irailaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Bizkaiko Probintzia Auzitegia
4993
EDIKTUA, zenbatekoa erreklamatzeko bideratutako 470/08 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Bizkaiko Probintzia Auzitegia - 5. Sekzioa.
Errekurtsoa: L2 470/08 apelazioa, prozedura arrunta.
Errekurtsogilea: Alejando Garcia De Vicuña Morales.
Abokatua: Sedano Garay, Santiago.
Prokuradorea: Yolanda Echevarria Gabiña.
Errekurritua: Jon Ander Larrea Yurrebaso eta Maria Nieves Santamaria Mikelez.
Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.
Aipatu errekurtsoan epaia eman da. Hauek dira xedapenak:
«Baietsi egiten dut erroilu honi dagokion 315/06 judizio arruntaren autoetan, 2008ko maiatzaren 8an, Getxoko Lehen Auzialdiko Epaitegiko magistratu andreak eman zuen epaiaren aurka Smith Apalategui prokuradore andreak, Alejandro García Vicuñaren izenean eta ordezkaritzan, jarritako apelazio-errekurtsoa -gora jotze honetan Echebarria Gabiña prokuradore andrea izan du ordezkari Alejandro García Vicuñak-. Ondorioz, ebazpen hura ezeztatu eta haren ordez beste bat eman beharrean naiz; hala, baietsi egiten dut Smith Apalategui prokuradore andreak, Alejandro García Vicuñaren izenean eta ordezkaritzan, Juan Andrés Larrea Yurrebasoren aurka -auzi-ihesean da- eta María Nieves Santamaría Mikelezen aurka -Martínez Sánchez prokuradore andrea du ordezkari- jarritako demanda eta ezetsi egiten dut Martínez Sánchez prokuradore andreak Alejandro García Vicuñaren aurka jarritako errekonbentzioa. Hori dela-eta, demandatuei kondena hau ezartzen zaie: auzi-jartzaileari modu solidarioan ordainduko dizkiote 18.871,71 euro, eta, gainera, hileko errentak -bakoitza 1.202,02 eurokoa- 2006ko ekainetik hasi eta epaia irmo izan bitartean sortzen direnak; aplikatu beharrekoa da PZL-ko 576. artikulua ebazpen honen datatik aurrera; auzialdiko kostuak alderdi demandatuari ezarriko zaizkio berariaz; errekonbentzioarenak, ordea, errekonbentzio-jartzaileari baino ez zaizko egokituko; eta ez da gora jotze honetan kosturik ezarriko.»
Jon Ander Larrea Yurrebaso demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez eta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea eta epaitegiko iragarki- oholean jartzea.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.
Bilbao, 2009ko uztailaren 24a.
IDAZKARI JUDIZIALA.