Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2008ko irailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Balmasedako Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
5364

EDIKTUA, hipoteka betearazteko 94/08 prozeduraren ondoriozkoa.

Balmasedako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 94/08 hipoteka-betearazpena.

Alderdi betearazlea: Nafarroako Kutxa.

Alderdi betearazia: Miguel Jimenez Jiménez.

Gaia: hipoteka-betearazpena.

Judizio horretan alderdi betearaziari zedula bat entregatzea erabaki da. Zedulak honela dio:

JAKINARAZPEN ETA ERREKERIMENDU ZEDULA

Prozedura horretan ebazpena hartu da. Hau dio hitzez hitz:

AUTOA

Epailea: Cristina López de la Fuente andrea.

Lekua: Balmaseda.

Eguna: bi mila eta zortziko maiatzaren seia.

AURREKARIAK

Bakarra.– Ibañez Garcia prokuradore andreak Nafarroako Kutxaren izenean eta ordez demanda aurkeztu du, ondoren azaltzen den betearazpen-titulua exekutatzeko eskatuz:

Angel Anclares Valle notario jaunak 1 zenbakidun hiri-finkaren hipoteka-eskritura publikoa eman zuen 2007ko abuztuaren 23an, Bilbon, zeina Balmasedako Jabetza Erregistroan baitago inskribatuta. Eskuinaldeko etxebizitza, behealdeko solairuko atarian sartuz gero. Hirurogeita bat metro koadroko azalera dauka. Honela dago banatuta: sukaldea, jangela, bi logela eta komuna. Mugakideak: iparraldean, hegoaldean eta sortaldean, eraiki gabeko lursaila, eta sartaldean, sarbideko ataria, eskailera-burua eta eskailerako kutxa.

Elementu komunetan, ehuneko hamaika osoko eta hirurogei ehuneneko partaidetza-kuota du.

Zallako Herrera auzoan (gaur egun Ijalde), 8. zenbakian dagoen eraikin baten («Etxe Handia» izenekoa) barruan dago, jabetza horizontalean.

Balmasedako Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, 987 liburukian, 111 liburuan, 207 orrialdean; Zallako 9.994 finka.

Katastro-datuak: U-4151842-W zenbaki finkoa.

Eskrituran hitzartu zen eperen bat ez ordaintzeak obligazioa guztiz epe-mugatzea lekarkeela. Hitzarmen hori Jabetza Erregistroan dago inskribatuta.

Demanda Miguel Jimenez Jimenezen kontra jartzen da, zorduna delakoan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Aurreko demanda aztertu da, eta kontuan hartuta aurkeztutako xehetasunak eta agiriak, uste da alderdi demandatzaileak betetzen dituela prozesuko postulazio-, ordezkaritza- eta gaitasun-baldintzak, beharrezkoak baitira judizioan agertzeko. Hala agintzen da Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 6., 7., 23., 31., 538. eta 539. artikuluetan (PZLb).

Bigarrena.– Ikusi dira demandan adierazitako uziak. Epaitegi honek badu jurisdikziorik eta eskumen objektiborik uzi horietaz arduratzeko, aipatu lege prozesaleko 36., 45. eta 545. artikuluekin bat etorriz; lurraldeari dagokionez ere eskumena du, 684. artikulua aplikatuta.

Hirugarrena.– Betearazpen demandari hipoteka betearazpenerako den prozedura berezia aplikatzeko exijitzen diren baldintzak biltzen ditu aurkeztutako tituluak:

1) Hipotekatutako ondasunaren gainekoa baino ez da betearazpena (PZLb-ko 682.1 artikulua).

2.– Enkanterako alderdiek tasatutako prezioa eta jakinerazpenetarako helbide bat jasotzen dira eskrituran (PZLb-ko 682.2 artikulua).

3) Exijitutako eta 550. artikuluan aurreikusitako baldintzekin batera aurkezten da titulua (PZLb-ko 685.2 artikulua).

Laugarrena.– PZLb-ko 693. artikuluko 2. paragrafoak honakoa ezartzen du: kapital guztia eta horri dagozkion interesak erreklama daitezke, baldin eta eperen bat ez ordaintzeagatik epe-mugatze erabatekoa hitzartu eta hitzarmen hori Erregistroan inskribatuta balego.

Kasu honetan, hitzarmen hori hipoteka eratzeko eskrituran dago jasota eta Jabetza Erregistroan inskribatuta; hortaz, bidezkoa da demandan erreklamatutako zenbatekoengatik.

XEDAPENAK

1.– Tramitatzeko onartzen da Ibañez Garcia prokuradore andreak Nafarroako Kutxaren izenean eta ordez Miguel Jimenez Jimenez zordunaren kontra aurkeztutako betearazpen-demanda.

PZLb-ko III. liburuaren IV. tituluko V. kapituluaren arauekin bat eginez egingo zaizkio izapideak demandari.

2.– Ebazpen honen aurrekarietan adierazitako ondasun hipotekatua betearazteko agintzen da, honako zenbateko hauetan:

Nagusia: 183.810,79 euro.

Zorraren interesak: 2.676,26 euro.

Berandutza-interesak: 55,60 euro.

Interesak, gastuak eta kostuak: 42.000 euro, nahiz eta gero likidatu egin daitezkeen.

3.– Eman agindua Balmasedako Jabetza erregistratzaileari, ondoko zehaztasunak jasoko dituen ziurtagiria bidal dezan:

1) Hipotekatutako ondasunaren jabari-titularitatea eta gainontzeko eskubide errealak.

2) Hipotekatutako ondasunaren gainean dauden edozein motatako eskubideak, bereziki ondasunaren inskribatutako kargen zerrenda osoa edo, hala bada, kargetatik libre egotearen adierazpena.

3) Alderdi betearazlearen aldeko hipoteka ezeztatu gabe eta indarrean dagoela, edo, halakorik bada, Erregistroan dauden ezereztatzeak eta aldaketak.

4.– Alderdi betearaziari eskatu behar zaio betearazpena agintzeko arrazoi diren kopuruak ordain ditzala.

5.– Alderdi betearaziari ebazpen hau jakinarazi eta betearazpen-demandaren eta erantsitako agirien kopiak entregatu, epatzerik eta zitaziorik egin gabe, hain justu ere, edozein unetan betearazpenean azaltzeko aukera izan dezan.

6.– Prozedura Zibilari buruzko Legearen 693.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, zordunari hau jakinarazi: enkantea egiteko egunera arte, ondasuna libratu ahalko du honako hauek kontsignatuz: tronko eta korrituengatiko kopuru zehatza, demanda aurkeztu zen egunean muga-eguneratutakoa; horri gehitu beharko zaizkio —behar izanez gero— maileguaren muga-eguneratzeak eta prozeduran zehar gertatzen diren berandutze-interesak, zati baten edo osorik ordaindu ez direnak, hain justu ere.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 693.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, zordunari ondokoa jakinarazi: familia-etxebizitza bat bada, hartzailearen baimenik gabe ere ondasuna libratu ahalko duela, honako hauek kontsignatuz: tronkoarengatiko eta korrituengatiko kopuru zehatza, demanda aurkeztu zen egunean muga-eguneratutakoa; horri gehitu beharko zaizkio —behar izanez gero— maileguaren muga-eguneratzeak eta prozeduran zehar gertatzen diren berandutza-interesak, zati baten edo osorik ordaindu ez direnak hain justu ere.

7.– Bigarren eskari gehigarriari heltzen zaio, eta horretarako, betearaziari ordaintzeko eskatzen zaion unean, hipotekatutako etxebizitzan nortzuk bizi diren adierazteko eskatzen zaio, eta horiek alderdi betearazia ez badira, jakinaraz bekie betearazi beharreko finkan bizi diren eta finka hori eskuratu duten hirugarrenei betearazpena izan badela, hamar eguneko epean epaitegian aurkez ditzaten beren egoera justifikatzen duten tituluak.

8.– Laugarren eskari gehigarrian eskatutakoa onartzen da.

Ebazpen hau irmoa da, eta horren aurka ez dago errekurtsoa aurkezterik (PZLb, 551,2. artikulua). Hala ere, abiarazi den betearazpenaren aurka egin dezake alderdi betearaziak, auto hau jakinarazten den egunaren ondoko hamar eguneko epean.

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Errekerimendu- eta jakinarazpen-zedulatzat balio dezan, egin eta sinatu dut honako hau, Balmasedan, bi mila eta zortziko maiatzaren seian.

Alderdi betearaziaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak, 2008-09-01eko Probidentziaren bidez, epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, epaia jakinarazteko eta errekerimendua egiteko eginbidea burutzeko.

Balmaseda, 2008ko irailaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala