Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2008ko maiatzaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
3327

95/2008 DEKRETUA, maiatzaren 20koa, Bilbao Bizkaiko Uren Partzuergoak, nahitaezko desjabetzea egiteko, Zalla-Gueñesko etengailuaren saneamenduko kolektore osagarria eraikitzeko proiektua burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela adierazteko dena.

Bilbao-Bizkaiko Uren Partzuergoaren zuzendaritza batzordeak 2007ko uztailaren 25ean egindako ohiko bilkuran, "Zalla-Gueñesko etengailuaren saneamenduko kolektore osagarria eraikitzeko proiektua" burutzeko nahitaez desjabetzeko espedienteari ekitea erabaki zuen, eta horrekin batera, ulertutzat jo zen onura publikorako delako adierazpena egitea ere. Erabaki horretan jaso ziren nahitaez hartu beharreko ondasun eta eskubide horiek banakatuta eta jendaurrean jarri ziren. Ondoren, 2008ko urtarrilaren 29an zuzendaritza batzordearen ohiko bilkuran erabaki zen, Eusko Jaurlaritzari nahitaezko desjabetzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adierazteko eskatzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Premiaz hartu beharreko ondasun eta eskubideak zehaztuta eta banakatuta agertzen dira espedientean hartarako jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezko datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian, arrazoi-idazki batzuk aurkeztu ziren eta arrazoibide-idazki horiek administrazio-espedientean adierazten den moduan ebatzi ziren.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

Orain dela urte batzuk jarri zen abian Kadagua garaiko saneamendu-sistema. Sistema horrek Balmaseda, Gordexola, Gueñes eta Zallako udaletako saneamendua biltzen du ondoren Gueñesko hondakin uren araztegian tratatzeko. Zalla-Gueñes etengailuaren ezkerreko aldean baziren auzo txiki batzuk ubide berriak eraiki ezean, sistema horretan sartu ezin zirenak. Gaudaino izandako hirigintza-garapena eta etorkizunean aurreikusten denaren ondorioz, biztanle hazkunde handia izango dela aurreikusi daiteke. Biztanle horien guztien isuriak kalte handiak sor ditzake ibaian. Beraz kolektore berria eraikitzea lehentasunezkoa eta premiazkoa da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adieraztea nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.

Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko maiatzaren 20an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoari jarraituz, Zalla-Gueñesko etengailuaren saneamenduko kolektore osagarria eraikitzeko proiektua burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Bilbao Bizkaiko Uren Partzuergoak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adieraztea, nahitaezko desjabetzea egiteko. Berariaz hasarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztuta eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko maiatzaren 20an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburua,

ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.


Azterketa dokumentala