Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2006ko azaroaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
5527

LEHIAKETA. Iragarkia, "Debabarreneko Elgoibar eta Mendaro arteko zatirako saneamendu-proiektua idazteko laguntza teknikoa" delakoan aholkularitza eta laguntza emateko administrazio-kontratua esleitzeko dena (059A/2006/ espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Zerbitzu zuzendaria. Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 059A/2006/.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Debabarreneko Elgoibar eta Mendaro arteko zatirako saneamendu-proiektua idazteko laguntza teknikoa.

b) Loteak: ez dago loterik.

c) Gauzatzeko lekua: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoa.

d) Gauzatzeko epea: 6 hilabeteko epea finkatzen da, kontratua formalizatu eta hurrengo egunetik hara zenbatuta.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: ehun eta laurogei mila (180.000) euro.

5.– Behin-behineko fidantza: ez da beharrezkoa.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoa (Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila).

b) Helbidea: Kristina Infantaren kalea 11.

c) Herria eta posta-kodea: Donostia-San Sebastián (20008).

d) Telefonoa: 943 02 31 23.

e) Faxa: 943 02 31 18.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2006ko azaroaren 20a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: (taldea, azpitaldeak eta kategoria).

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

– Ekonomia-kaudimenari dagokionez, enpresek urteko batez besteko negozio-bolumena egiaztatu beharko dute, azken hiru urteetan izandakoa; eta horrek, gutxienez, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua baino bi aldiz handiagoa izan beharko du. Egiaztapena negozio-kopuru orokorraren gaineko aitorpenaren bidez egingo da (obrak, hornidurak, zerbitzuak edo lanak).

– Gaitasun tekniko edo profesionalari dagokionez, lan-taldeko kideak kontratuaren xedearekin zerikusia duten lanetan azken hiru urteetan gutxienez aritu izana ezinbestekoa izango da eta, horretaz gain, lan-taldeko zenbait kidek —pertsonal propio zein kanpokoak izan— goi-mailako teknikariak izan beharko dute honako titulazio guzti-guztietan (kontratuaren aurrekontuaren %50eko lankidetza-konpromisoarekin gehienez): Bideetako Ingeniaritza eta Herrilanetako Ingeniaritza Teknikoa. Bideetako ingeniaria izango da lizitatzailearen delegatua.

Gaitasun teknikoa edo profesionala egiaztatzeko, titulazio akademikoak edo lanbide-elkargoen egiaztagiriak aurkeztu beharko dira eta, horiez gain, kontratuaren xedearekin zerikusia duten eta beraiek esku hartu duten proiektuen zerrenda (zenbatekoak, egunak eta onuradunak, publikoak zein pribatuak) eta, hala badagokio, lankidetza-konpromisoko gutunak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko azaroaren 23a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-baldintza zehatzen pleguan zehaztutakoak.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren Erregistro Nagusia (Zerbitzu Zuzendaritza).

2) Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua 2 – 2. solairua).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (01010).

d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak onartzea: ez da aldaera edo bestelako aukerarik onartuko.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz (01010).

d) Eguna: 2006ko abenduaren 1a.

e) Ordua: 10:00.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: hirurehun eta laurogeita hiru euro eta bost zentimo (383,05).

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zen eguna.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko urriaren 23a.

Zerbitzu zuzendaria,

IZASKUN IRIARTE IRURETA.


Azterketa dokumentala